k
u
l
t
u
r

Carlota Moon | Meet & Greet

2020/11/14

compartir

Ordutegia: 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik
Izena eman


17 urterekin, jende askok pertsona eta youtuber gisa hazten ikusi du, mundu honetan bere zintzotasunagatik eta hurbiltasunagatik nabarmenduz, eta bere harpidedunei sentiaraziz lagun batekin hitz egiten ari direla beraren bideoak ikusten dituzten bitartean.

Bere eraginari eta jarraitzaileei esker, ezinezkotzat jotzen zituen ametsetako asko bete ahal izan ditu. Carlota Moon pauso handiak emanez doa aurrera bere bizitzaz, ikasketez, gustuez … hitz eginez eta, bere berezkotasun eta freskotasunari esker, bere eguneroko jarduera ahalik eta ondoen ezagutaraztea lortzen du.

Bere helburua mezu positiboa eta aldi berean errealista zabaltzea da, mundu digital berri honetan bere hondar-aletxoa jarriz. Youtuben hasi zen eta gauzak ongi eginez eta gogor lan eginez kanalean bere lekua lortu du, eta horri esker lortu duena eta lortzen ari dena azalduko du.

“Zatoz Carlota Moon ezagutzera, bere historia zuzenean ezagutzera, … Solasaldi entretenigarrian, sareetan izan zituen hastapenak azalduko ditu, bidean aurkitu dituen arazoak, eta nola konpondu izan dituen. Solasaldi eta meet & greet honek ere topaketa- eta eztabaida-gune bihurtuko dute Kutxa Kultur Plaza Gipuzkoako nerabeentzat (#izanezberdin)”.

   #izanezberdin gazteei zuzendua: + 14 urte

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua, Tabakalera). Donostia

Doako sartzea. Aforo mugatua

Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak

Beharrezkoa sarrera erreserbatzea. Erreserbatu zure sarrera

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color