k
u
l
t
u
r

Carla Laubalo | Meet & Greet

2020/01/11

compartir

Ordutegia: 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Zatoz Carla Laubalo ezagutzera eta berak kontatuko digun bere historiaz gozatzera. Solasaldi entretenigarri batean sareetan nola hasi zen azalduko digu, bidean aurkitu dituen arazoak, eta nola konpondu izan dituen. Ez itzazu galdu bere azken liburuaren sinadura: Sé más tú: Una historia de bullying con final.

#izanezberdin, Kutxako programa gazteak, antolatutako eta Gipuzkoako nerabeak elkartzeko eta eztabaidatzeko ekitaldia da.

Gainera, Iban García izango da berriro #izanezberdinen enbaxadorea eta ekitaldiaren aurkezlea.

2020ko urtarrilak 11, larunbata | 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia
Doako sarrera aforoa bete arte

Carla Laubalo

Carla Laubalo estatuan proiekzio handia duen youtuber eta instagramer bat da. Haren edukietan abestiak daude, argazkigintza edo modako tutorialak, … baina garrantzi handienekoa lehen eleberrian bere kontakizunekin sortzen ari den eduki pedagogikoa da, non bere obraren gai nagusia bullyinga baita.

Carlak kontakizun zintzo, positibo eta, batez ere, ahalduntzailea egiten digu, guztioi ezberdintasuna besarkatzen eta geure buruaren alde borrokatzen lagunduko diguna.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color