k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Buffalo

2018/11/08

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Buffalo Zarauzko hirukote instrumentalak ‘Ulu’ argitaratu du, estudioko bere hirugarren diskoa. Abestien dinamika eta interakzioa islatzeko asmoz, taldekideek elkarrekin joz grabatu dituzte lan berriak biltzen dituen zazpi kantuak.

Azkenengo urteetan, Buffaloren soinu sailkaezinak bilakaera handia izan du, nortasuna galdu gabe. Hasierako funk eta jazz doinuetatik abiatuta, gaur egun lantzen dituzten post rock instrumental paisaietara iritsi dira. Oso abesti sendoak lantzen dituzte, soinu dinamikoak eta erritmo desberdinek osatutako atmosfera txikiak eraikiz. Beren kantuetan, jaioterriaren bereizgarri diren itsasoaren eta surf kulturaren eragina nabari daiteke.

“1981” izeneko aurrerapen single bat argitaratu dute, Joanes Ederraren (baxua) jaiotze urteari erreferentzia eginda. Buffalo diskoan (Autoekoizpena, 2012), ‘77’ abestia dago, Ander Ederraren (gitarra) jaiotze urtea. David Gorosperen (bateria) jaiotze urtearekin zerikusia duen ‘1989’ kantu argitaragabea ere osatu dute jada.


BUFFALO:

Ander Ederra: gitarra
David Gorospe: bateria
Joanes Ederra: baxua

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color