Bizi ala Iraun zikloa | María de la Flor + Habia

2023/02/25
MARÍA DE LA FLOR
María de la Flor biolin-jolea, abeslaria eta konpositorea da, eta musika tradizionalak auto-tunearen garaian duen balioa aldarrikatzen du. Hilanderasek, bere azken diskoak, gure herrialdeko kultura-espektroa aspaldi honetan astintzen ari diren indar batzuk bildu eta sintetizatzen ditu, tradizioa abiapuntu edo helmuga gisa.
Carlos Monfortekin batera ekoitzia (Sílvia Pérez Cruz), eta lau laguntzaile bikain izan ditu, bai grabazioan, bai zuzeneko filmetan: Milena Grushkevych, biola; Violeta Hogei, biolina; Helena Martínez, zeloa eta Esther Muñoz, biolina. Hilanderas, artista gazte honen lehen luzea da, 2021ean Temple EPa aurketu ondoren Diego Galazen (Feten Feten) laguntzarekin eta Juanma Latorrerekin (Vetusta Moral) egindako “El son del camino” elkarlanarekin.
María de la Flor-ek 2022an festibalak egin ditu penintsula osoan, eta distira atera dio zuzeneko emanaldi berriari, korapilatzen eta harrapatzen duten hari formatuan. Segurako La Mar de Músicas a Músicatik hasita, Singin’ in the Caveko kobazuloetatik eta Formenterako Son EG Posidoniako bideetatik igaroz, urtea Sevillako Monkey Week eta Malagako Unicaja espazioetan amaitzeko.
Bere musika tradizioarekin hertsiki lotuta dago. Denboraz kanpoko begizta batean gertatzen da, eta han ez da ezer hasten ez amaitzen. Hain zuzen ere, tradizio horretan lortzen du berak gauza bakar eta guztiz pertsonalak egitea. María de la Flor-ek iraganera abesten du, etorkizunari begira. Izan ere, benetako tradizioek antzinakoaren eta modernoaren arteko edozein oposizio desegiten dute.
HABIA
Habia taldea 2019an osatua izan da Animalia ikusgarriaren musika jotzeko. Kristof Hiriart-ek, LagunArte konpainiaren sortzaile, zuzendari eta musikariak hiru soka-jole eta kantarientzat piezak hautau, idatzi eta moldatu ditu. Animalia ikusgarria uda oso batez eman ondoan, LagunArte konpainiak hiru musikari gazteen laguntza eskaini die errepertorio garatuago bat lantzeko, diska bat grabatzeko eta taula gaineko postura lantzeko, pixkanaka musikari profesionalak bilakatzeko.
2020an hasi dira « animalia naiz eta » diska grabatzen LagunArte estudioan, Bastidan, Patrick Fischer-ekin. Garai berean, hasi dira kontzertuak emaiten. 2021eko ekainean haien lehen diska atera da.
Hiru hari eta hiru ahots batera. Tradiziotik abiatuta sorkuntza berriak jotzen dituzte eta taldearen musika entzutean mundua mugimenduan eta jendeeen soinua hurbiletik sentitzen dugu. Kafira batean bagina bezala, amaren besoetan lokartzen ginelarik bezala. Egoera biziki berezi horretan gizadiaren barnatasunean murgiltzeko. Haientzat garrantzitsuak diren gaiak aipatzen dituzte. Haien kulturan murgildurik, hiru musikariek momentu goxo bat proposatzen daukute, indartsua eta maliziaz josia.
“BIZI ALA IRAUN” KONTZERTU ZIKLOA Kutxa Fundazioaren musika-ziklo berria: Bizi ala Iraun, benetakotasunaren, gure nortasunaren bilaketaren eta horren balio edo garrantzia nabarmentzearen aldeko oihua; sustraietara eta tokiko erreferenteak, gaur egungo soinuekin nahasten direnak, bilatzera egiten den bidaia. Berritu ala hil, nekez biziraun edo distiratsu berpiztu. Bizi ala Iraun herrikoiaren aro berria da, bere iraultza. Izan ere, gero eta gehiago dira herri-musika gaur egungo klabean berrinterpretatzen ari diren artistak. 2021eko uztailean, El País egunkariak joera hori aipatu zuen: “Herrikoiaren harrotasunak espainiar musika irauli du”. Programan nazioko eta nazioarteko artistak gonbidatu ditugu iraganaren eta orainaren artean elkarrizketan dauden proposamenak partekatzera. Gure ustez, tradizioa eta aniztasuna nahasten dituzten erritmoekin esperimentatzeko etiketak hautsiz, mundu berrietara, egiteko eta pentsatzeko modu berrietara irekitzen gara, pentsamendu kritikoa sortzeko funtsezko osagaietara. “Bizi ala Iraun” zikloaren hurrengo kontzertuak: 03/04 | Llevólu’l Sumiciu + crnds |
Hurrengo
Ekitaldiak
Gainbalioa. 2022 Artxibo kolektiboa
10/01/2023
Dupla + Funkiwis
24/03/2023
Zeruratzea. Lúa Ribeira
17/03/2023
Iago magoa
25/03/2023
The Eko Lab Talks
31/03/2023
Crossover estreinalidiak “Three Pines”
01/04/2023