k
u
l
t
u
r

Bizi ala Iraun zikloa | Mäirü

2023/04/21

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kluba (Tabakalera, 1. solairua)

8€/10€
Sarrerak erosi


Talde bat baino, Mäirü orkestra ttipi bat da. 9 musikariek instrumentu elektroniko zein organikoak nahasten dituzte haien sorkuntzetan: sintetizagailuak, txalaparta, ttunttuna, indiako harmonioa, zeharkako flauta, kitarra, ahotsak…

Galaktikoa, bukolikoa eta mistikoa den bidaia bat proposatzen dizue Mäirük, amets egin eta dantzatzeko.

Eman dezagun zinez aspaldiko kondaira zahar bat. Iniziazio bidaia itxurako odisea horretan, hamar protagonistak izaki mitiko baten bila abiatzen dira. Pittaka, ibilbidearen egiazko xedeaz ohartzen dira: elkarren artean fusionatu behar dute, izaki bakar bilakatzeko; hain zuzen, xerkatzen zuten hura: Mäirü.

Ipuin moderno hori musikaren mintzaira unibertsalean kontatzen digute. Txalapartaren sustraiez iragan urrunean errotua izanik ere, egungo-egungo trantzera ekarri dute, sintetizagailuak eta tratamendu modernoak behialako oihartzunekin uztartuz.

Tribala, liluragarria eta harrigarria dena bertan izanki, kontakizun horrek ez lezake nehor hotz utz. Proposamen sailkaezin eta ausarta.

Orkestra:

Perrine Feriol – zeharkako flauta, ahotsa
Txomin Dhers – txalaparta, perkusioa
Charlie Hollocou – perkusioa
Benjamin Colin – perkusioa
Nagore Etxabe – txalaparta, perkusioa, ahotsa
Peio Erramouspe – sintetizadore baxua
Txomin Ugartemendia – sintetizadoreak
Clément Laval – gitarra
Anne lise Arnaud-Cazamayou – harmonikoa, ttun ttun, ahotsa

“BIZI ALA IRAUN” KONTZERTU ZIKLOA

Kutxa Fundazioaren musika-ziklo berria: Bizi ala Iraun, benetakotasunaren, gure nortasunaren bilaketaren eta horren balio edo garrantzia nabarmentzearen aldeko oihua; sustraietara eta tokiko erreferenteak, gaur egungo soinuekin nahasten direnak, bilatzera egiten den bidaia. Berritu ala hil, nekez biziraun edo distiratsu berpiztu. Bizi ala Iraun herrikoiaren aro berria da, bere iraultza.

Izan ere, gero eta gehiago dira herri-musika gaur egungo klabean berrinterpretatzen ari diren artistak. 2021eko uztailean, El País egunkariak joera hori aipatu zuen: “Herrikoiaren harrotasunak espainiar musika irauli du”.

Programan nazioko eta nazioarteko artistak gonbidatu ditugu iraganaren eta orainaren artean elkarrizketan dauden proposamenak partekatzera. Gure ustez, tradizioa eta aniztasuna nahasten dituzten erritmoekin esperimentatzeko etiketak hautsiz, mundu berrietara, egiteko eta pentsatzeko modu berrietara irekitzen gara, pentsamendu kritikoa sortzeko funtsezko osagaietara.


“Bizi ala Iraun” zikloaren hurrengo kontzertuak:

03/17 | Sheila Patricia + LaMontagne & PicoAmperio
04/22 | Carmen Xía + Yamila
04/28 | La Plazuela
05/06 | SO / Amorante & Los Sara Fontán
05/12 | Alba Morente + Olaia Inziarte

Sarrera aurreratua 8 € | SARRERAK EROSI

Leihatilan: 10 € (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira. Hasi baino ordu bat lehenago irekitzea eta hasi eta ordu erdi geroago ixtea.
*Lehiatila: Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua, Online salmentan agortu ez badira.

*Lehiatilako ordutegia:

Astelehenetan itxita eraikina
Asteartetik ostegunera: 10:00 –19:00
Ostiralak: 10:00 – 20:00
L
arunbatak: 11:00 – 20:00
Igandeak eta jaiegunak: 11:00 – 19:00

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color