k
u
l
t
u
r

Bisita gidatua ‘Galerna’ erakusketara Jon Cazenaveren eskutik

2021/01/14

compartir

Ordutegia: 18:30
Lekua: Kutxa Kultur Artegunea

Dohainik
Izena eman


Bisita gidatua ‘Galerna’ erakusketara Jon Cazenaveren eskutik.

Urtarrilak 14, osteguna | 18:30

Hizkuntza: gaztelania

Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da 943 251937 telefono-zenbakian, aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus helbidean.

Jon Cazenave. Galerna erakusketa | 2020ko azaroaren 6tik 2021eko otsailaren 14ra

Asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00

Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz). Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da 943 251937 telefono-zenbakian, aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus helbidean.

Sarrera librea. Agintariek Covid-19aren aurrean ezarritako arreta-neurriak beteko dira.

Galerna erakusketa proiektu bisual oso landua eta subjektiboa da, euskal arima duena. 2007. urteaz geroztik garatu du Jon Cazenave argazkilariak. Euskal gatazkaren azterketa ausarta du proiektuak abiaburua, eta hortik aurrera, naturan, historian eta herritarren elezaharretan barrena egiten du, modu orokorragoan.

Haitzuloaren azterketarekin amaitzen du ikerketa, hura modu mitikoan hartuta, Lurraren barruko gune huts gisa, non ez baitago inolako artefakturik eta gizakiak atseden har baitezakeen, bere egoera primarioenean, kutsadura modu orotik aske.

Cazenavek ez du bere identitate politikoa edo nazionala modu espezifikoan landu nahi; aitzitik, urteen joanean partikularretik unibertsalera eta zehatzetik abstraktura aldatzen da. Galerna iniziazio- eta jaiotza-bidaia bat da, azken batean. Bidaia horrek erantzun biribil eta zuhurrez beteriko helburu batera eraman beharrean, jatorri guztien jatorrira eramaten gaitu, baretasun-lurralde bakarrera, erantzun posible bakar gisa proposatzen duen hartara.

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937  ¦  artegunea@kutxa.eus ¦  kutxakulturartegunea.eus

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color