k
u
l
t
u
r

Big Bob Railroad + Gildas Hot Club

2020/03/15

compartir

Ordutegia: 12:30 – 14:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Goizeko saioa vermouth-aren orduan. “Big Bob Railroad” bluesa eta “Gildas Hot Club” swing-talde tradizionala.

Big Bob Railroad

Hainbat urtez elkarrekin jo ondoren, 2016ko udaran Aitor eta Josuk hasiera ematen diote Big Bob Railroad taldeari, blues eta folk iparramerikarraren eremuan dabilen proiektu akustikoa. Delta-blueseko dobro eta slide soinuak abiapuntutzat hartuz, Mississippi deltako musikaren interpretazio (oso pertsonal) bat besterik ez da Big Bob Railroad.
2017ko udaran “Session #1” grabatzeari ekiten diogu, gure lehen abesti sorta. Dobro, slide, kitarra akustiko eta perkusioz beteriko zazpi abesti, Son Housen bertsio bat barne.
2019ko urrian “Session II” diska kaleratzen dugu, lehen diskaren bidea jarraitzen duen lana eta Mississippi Fred McDowellen bertsioa barneratzen duena.
Hitz gutxitan, hau da Big Bob Railroad.

Gildas Hot Club

Tronpeta, tronboia, bibolina, gitarra, banjoa, perkusioa, kontrabaxua eta ahotsa osatzen dute Gildas Hot Club, pasa den mende hasierako Jazz musikaren alde akustikoena isladatzen duen seikotea. Euskal Herriko hainbat puntutako musikariz osatutako taldea, 2019an sortzen da Donostian, bertako swing dantza komunitatearekin loturan.

30. hamarkadako Paris eta New Orleans artean, energiaz betetako Hot Jazz dantzagarria!

Musika afroamerikarraren Mojo Workin´ musika-jaialdia babesten dugu eta, laguntza hori ikusgai egiteko, jaialdiari buruzko jarduera antolatu dugu Plazan.

Gerturatu zaitez!

Ordutegia: 12:30 – 14:00

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color