k
u
l
t
u
r

Betiko Kantak. Begirada Bi

2016/11/25

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Audiotorium Bastero. Andoain

Dohainik


Bi ahots, bada, baina memoria beraren oihartzun bi, altxor beraren nondik norakoak kontatzeko begirada bi.

Betiko kantak  ¦  Tomás Garbizu – Iñaki Salvador

1971n “Viejas canciones donostiarras/Donostiako kantu zaharrak” liburua, abesti tradizional ezagunen bilduma, argitaratu zuen Donostiako Aurrezki Kutxak, Tomas Garbizuk harmonizaturiko partiturekin eta Jesus Maria Arozamenaren literatura-glosaz aberastua. Garbizuk, ahots eta pianorako, egindako moldaketa hauek dira “Betiko kantak – Canciones de siempre” proposamenaren jatorrizko ideiaren abiapuntua. Orain disko berri honetan Olatz Saitua, Ainhoa Zubillaga eta Iñaki Salvador-ek egin duten lanak bulkada hori du oinarrian, baina beste urrats bat ere egin nahi izan dute. Garbizuren jatorrizko lan hori osotu eta osatu egin du Salvadorrek eta liburuan dauden herri-kanta askorentzat bere moldaketa berri eta pertsonalak egin ditu; beraz, herri-kantari buruzko bi begirada horiek daude elkarren ondoan; kasu batzuetan, Garbizuren jatorrizko moldaketak entzuten ditugu eta beste batzuetan proiektu honetarako idatzitako jatorrizko bertsioak. Lan honek “Begirada bi – Dos miradas” du izena eta Kutxaren babespean argitaratu da.

Interpreteak:

>> Olatz Saitua, sopranoa

>> Ainhoa Zubillaga, mezzosopranoa

>> Iñaki Salvador, pianoa


PROGRAMA

  • Kaia barrenian
  • Donostiako hiru damatxo
  • Mari Domingi
  • Petra txardin saltzailea
  • Haurtxo txikia
  • Loa, loa
  • Habanera del Guría
  • Goizeko izarra
  • Beltzarana
  • Aitak semeari
  • Itsasoa laino dago
  • Ume eder bat
  • Kattalin
  • Ilargi eder
  • Idiarena
  • Ilunabarra

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color