k
u
l
t
u
r

Beste Urtaroak Chillida Lekun

2020/08/08

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Chillida Leku

15€
Sarrerak erosi


Iker Lauroba, Leire Letu, Olaia Inziarte Urbil Artolak eta Llillena Susselek osatzen dute Beste Urtaroak.

Ikerren orain arteko diskoetako abestiak hartu eta folk esparrura eraman dituzte, horretarako instrumentu ezberdinak erabiliz: gitarra, piano, lap-steel, ukelele, banjo, cavaquinho… Beraien asmoa da beste herrialdeetako instrumentuak gure kulturan txertatzea.

Une berean urtaro ezberdinak dira munduko hainbat lekuetan, eta nolabait denak elkartu nahi dituzte beraien musikan.

Artea, musika eta gastronomia batzen dira esperientzia sentsoriala eskaintzeko. Kutxa Kultur Musika programako talde eta bakarlariek kontzertua eskainiko dute udako larunbatetan museoko lorategietan. Kutxa Kultur elkartearen lankidetzari eta Keler-en babesari esker, jendeak giro lasaian eta kanpoan ikusi ahal izango du musika. Hamaka batzuk jarriko ditu museoak parte-hartzaileen eskura, segurtasun-distantzia eroso eta lasaiago errespetatuko dela bermatzeko.

Chillida Lekuk 19:00etan irekiko dizkie ateak bertaratutakoei, kontzertua baino lehen (20:00an) museoa bisita dezaten. Kontzertuaren ondoren, Lurra Café-n afaldu ahal izango da. Bertan, tokiko, denboraldiko eta ekologiako produktuen karta eskaintzen da.

Kontzerturako sarrerek 15 euroko balioa dute eta museoaren webgunean daude salgai: www.museochillidaleku.com.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color