k
u
l
t
u
r

Bertso-saio literarioa “Dena ametsa den irudipena”

2022/06/12

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Zabaltza (Tabakalera, 4. solairua)

3€/5€
Sarrerak erosi


Bertso-saio literarioak Dena ametsa den irudipena (Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria) olerki liburua aurkezteko formatu ezin hobea eskaintzen du, lanari paperean hartzen duenaz gaindiko beste dimentsio bat emateaz gain, sorburu-testutik abiatuta beste sorkuntza-lan batzuk sortzeko bidea zabaltzen baitu, non bertsoa eta literatura beste ezein espaziotan baino gehiago hurbiltzen baitira. Hibrido bat dira mota honetako bertso-saioak: bertsotara ekartzen dira, kasu honetan, poemak, eta bertsoak, tarteka, hizkuntza eta tematika poetikoetara hurbiltzen.

Bertsotarako gaiak liburutik eratorriak izango dira: gai-jartzaile lez, Oihana Aranak ekarriko ditu testu idatzitik abiatuta fikzio eta ideia berriak sortzeko bidaia-proposamenak. Haren hariekin puntuak ematen arituko dira Ane Labaka eta Miren Amuriza. Leire Vargasek, abiapuntutzat hartuko den lanaren autoreak, aldiz, poemak errezitatuko ditu. Hala, poesiaren eta bertsoaren artean joan-etorrian ibiliko dira idazle eta bertsolari lez ezagun ditugun lau artistak, bi munduei elkarrenganantz tira egiteko atea zabalduko digun ekitaldian.


Hizkuntza: euskara

Sarrera aurreratua: 3 € (ikuzkizunaren bezperako 24:00ak arte) | SARRERAK EROSI 

Leihatilan: 5 €. Ikuskizunaren egun berean, prezioa leihatilatzat hartuko da.

Lehiatila: (Tabakalerako informazio puntuan, 1. solairua), Online salmentan agortu ez badira.Ordutegia:
Astelehenetik ostegunetara: 10:00etatik 19:00etara
Ostiralean: 10:00etatik 20:00etara
Larunbatean: 11:00etatik 20:15etara
Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 19:00etara 

Laguntzailea:


Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color