k
u
l
t
u
r

Balenciaga familian | zozketa

2020/08/08

compartir

Ordutegia: 11:00 - 12:15
Lekua: Cristóbal Balenciaga Museoa. Getaria

Dohainik
Izena eman


Ekimen honen xedea da “Moda eta Ondarea. Cristóbal” erakusketan barneratzea gymkhana motako jolas baten bitartez; bertan, zenbait proba gainditu beharko dira, eta familia parte-hatzaileen ezagutzak eta trebetasunak aberastuko dira.

GAZTEDI programaren bidez, Museoan egingo diren jarduera horietan familian parte hartzeko sarrerak zozkatuko ditugu.

Data: Abuztuak 8/9 eta 22/23 | Ordutegia: 11:00-12:15.

Publikoa: 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak.

Hizkuntza: Elebiduna

Parte hartu ahal izateko, bi galdera erantzun beharko dira txanda bakoitzerako. Galdera horiek KUTXA KULTURren FACEBOOK profilean argitaratuko ditugu uztailaren 27tik abuztuaren 19ra bitartean. Parte hartzeko prest?

Irabazle bakoitzeko 3 sarrera banatuko dira, bi heldu eta haur bat (6-12 urte) edo bi haur (6-12 urte) eta heldu bat gozatzeko.

SARTU KUTXA KULTURren FACEBOOK-en ETA PARTE HARTU
Museoak protokolo bat ezarri du hezkuntza jardueretan segurtasunari buruzko osasun-neurriak betetzen direla bermatzeko, eta hortaz, Museoaren funtzionamendua eta espazioak egokitu ditu, langileen eta bisitarien ongizatea bermatzeko. Maskara derrigorrezkoa izango da esparru osoan jarduerak iraun bitartean.

Informazio gehiago

 

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color