k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Autofikzioa narratibaren eta poesiaren arteko muga

2019/09/13

compartir

Ordutegia: 19:30
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Literatura-solasaldia Manuel Vilas, Fernando Marías eta Raquel Lanseros idazleekin; ekitaldi honekin Kutxa Kultur Gelak 2019/20ko denboraldia inauguratuko da.

Autofikzioa gaur egun gure literaturan indar handia duen generoa da. Baditu irakurle amorratuak, baita beste batzuk gorrotatzen dutenak ere. Dena den, egia esateko, idazle askok aukeratu dute adierazpen-formula hau azkenaldian, eta arrakasta handia izan dute batzuek.

Gure La autoficción como frontera de la narrativa y la poesía (Autofikzioa narratibaren eta poesiaren arteko muga) topaketak elkarrizketa proposatzen du Manuel Vilas poeta eta eleberrigilearen, jada erreferentziazkoa den Ordesa-ren egilearen, eta Raquel Lanseros poetaren artean, honen Matria poema-liburua arrakastatsu bihurtu delarik egun hauetan eremu guztietan. Bi lanak beren esperientzian, biografiko edo emozionalean, oinarriturik daude, kalitate handiko literatura egiteko. Elkarrizketa Fernando Maríasek moderatuko du, hau ere autofikzioan murgildua La isla del padre eleberriarekin.

  Fernando Marías

Fernando Marías Amondo idazlea eta zinema- eta telebista-gidoilaria da, Bilbon jaioa 1958ko ekainaren 13an. 1975ean Madrilera joan zen Zinematografia ikastera, lehen gidoiak idatzi zituen telebistarako, besteak beste Páginas ocultas de la historia dokumental faltsuenak. Bere lehen eleberria, La luz prodigiosa, 1990ean argitaratu zen. Hurrengo urtean Ciudad de Barbastro saria irabazteak idazten jarraitzera bultzatu zuen.

Maríasek Espainiako literatura-sari garrantzitsuenetako batzuk irabazi ditu, guztien gainetik nabarmenduz Nadal saria 2001ean, Sevillako Ateneo saria 2005ean, Narratibako Dulce Chacón 2005ean eta Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala 2006an.

Zinemarako egindako gidoien artean aipatzekoak dira El segundo nombre (2001) eta La luz prodigiosa (2002), honengatik Gidoi Egokitu Onenarena jasotzeko izendatu zutelarik Goya Sarietan eta Zinematografiako Idazleen Zirkuluarena 2003an.

2010ean Udaberria Saria irabazi zuen Todo el amor y casi toda la muerte eleberriarengatik eta 2015ean Biblioteca Breve ospetsua La isla del padre idazteagatik.

  Raquel Lanseros (Jerez de la Frontera, España, 1973)

Poeta eta itzultzailea, espainieraz gaur egun egiten den poesian aitortuen eta sarituenetakoa da. 100 unibertsitate baino gehiagotako (besteak beste, Harvard, Oxford, Columbia edo Princetongo) 200 kritikari inguruk espainierazko poetarik garrantzitsuena izendatu dute 1970az geroztik jaiotakoen artean.
Leyendas del promontorio, Diario de un destello, Los ojos de la niebla, Croniria, Las pequeñas espinas son pequeñas, azken hau salduenetako bat Espainian 2014an, eta Matria liburuen egilea. Croniria ingelesez argitaratua dago Estatu Batuetan, eta Diario de un destello Frantzian argitaratu da Journal d’un scintillement izenburuaz. Fino a che saremo Itaca, bere poema asko biltzen dituen liburua, argitaratu du Italian. Gainera, bere obran oinarrituta Espainian antologia pertsonal hauek argitaratu dira: La acacia roja, Un sueño dentro de un sueño eta A las órdenes del viento. Bere lana oso-osorik Esta momentánea eternidad liburuan dago bilduta.

Jaso dituen sari garrantzitsuen artean nabarmentzekoak dira Kritikaren Saria 2018 eta Kritikaren Andaluziako Saria 2018, Poesiaren Unicaja saria, Antonio Machado saria Baezan, Trenaren Saria edo Poesiako Jaen saria, baita Adonais sariaren accesit bat ere.

Itzultzaile gisa egiten dituen lanen artean, nabarmentzekoa da Edgar Allan Poeren amodiozko olerkien bertsio errimatua, Espainian eta El Salvadorren Poemas de amor izenburuaz argitaratua; Lewis Carroll-en olerki-sorta bat itzuli eta Poemas izenburuaz argitaratu du; eta Louis Aragon-en libururik ospetsuena den Les yeux d’Else-ren itzulpena (Los ojos de Elsa) egin du, lehen aldiz espainieraz argitaratua. Halaber, lan kritikoa argitaratu du: Poesía soy yo, XX. mendeko espainierazko olerkarien antologia, Ana Merinorekin batera editatu eta hitzaurrea eginda.

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikan doktorea, Gizarte Komunikazioan masterra eta Filologia ingelesean lizentziaduna, beraren lana partzialki hizkuntza askotara itzuli dute, eta mundu osoko literatura-antologia eta -argitalpen ugaritan sartu dute, eta horien artean Poesía ante la incertidumbre delakoak hamabi edizio baino gehiago izan ditu hainbat herrialdetan. Sorkuntza poetikoko tailer, ikastaro, jaialdi eta literatura-topaketetan parte hartzen du mundu osoan, eta aldi berean nazioarteko literatura- eta kultura-aldizkari ospetsuekin lan egiten du.

Hijos de Mary Shelley literatura- eta antzerki-proiektuaren parte iraunkorra da, poeta, eleberri-idazle, antzerkigile eta musikariak batzen dituena. Genevako Unibertsitateak, CERNek eta Poesiaren Munduko Akademiak babesturiko Pop Science europar proiekturako itzultzaile ofiziala da espainierara, Espainiako ordezkari hautatu zutelarik bera.

  Manuel Vilas

Manuel Vilas (Barbastro, 1962) XXI. mendeko Espainiako literaturan proiekzio handieneko pertsonetako bat bihurtu da.

Filologia Hispanikoa ikusi ondoren, hogei urtez baino gehiagoz bigarren irakaskuntzako irakasle izan zen hainbat institututan. Lehenik poeta gisa lortu zuen ospea, ondoz ondo argitaratuz El cielo (2000), Resurrección (2005; XV. Jaime Gil de Biedma saria), Calor (2008; VI. Fray Luis de León saria), Gran Vilas (2012; XXXIII. Ciudad de Melilla saria) eta El hundimiento (2015; 27ko Belaunaldia Nazioarteko XVII. Poesia Saria). Bere poesia guztia, lehen aldiz, Amor izenburuaz argitaratu zen 2010ean, eta gero, edizio handiagotuan, Poesía completa izenaz 2016an. Izaera autobiografiko eta existentzialagatik nabarmentzen dira bere poemak, baita egungo Espainiaren, eta bere arazo politiko eta ekonomikoen, irudikapen kritikoagatik ere.

Bere ibilbide narratiboaren hasieran daude España (2008), ‘Quimera’ aldizkariaren arabera XXI. mendeko lehen hamarkadan espainierazko hamar nobela garrantzitsuenetako bat, Aire nuestro (2009; Cálamo saria), Los inmortales (2012) eta El luminoso regalo (2013), erotismora egindako hurbilpen berezia.

Baita ere narratibaren eremuan, Zeta (2014) eta Setecientos millones de rinocerontes (2015) ipuin-liburuak argitaratu ditu, eta sailkaezinak diren bi liburu, Lou Reed era español, non gazte-memoria eta Velvet Underground-en lider izanak Espainian egindako bidaien berregite irudimentsua nahasten dituen, eta Listen to me, bere Facebook egoeren bilduma.

X. Llanes de Viajes saria jasoa da, baita Aragoiko Letren 2015eko Saria ere. Hainbat hedabidetan lan egin du, ‘Heraldo de Aragón’ eta ‘El Mundo’n, eta gaur egun ‘Vocento’ taldeko egunkarietan idazten du, baita zenbait literatura-gehigarritan ere: Magazine (La Vanguardia), Babelia (El País) eta ABC Cultural (ABC). Gaur egun, guztiz literaturara emana, Madril eta Iowa City artean bizi da.

Baina poeta eta narratzaile gisa ibilbide bikaina duen arren, zalantzarik gabe, irakurleen eta kritikaren artean arrakasta handieneko liburua, Ordesa (2018) izan da, non guraso zenduekiko harremanean ikertzen duen idazleak; gizarte baten erretratu gisa ere balio du, baita Espainiaren erretratu gisa ere, “maitasun eta gorrotozko harremana” duelarik honekin. Honela azaldu du idazleak liburu honen sorrera: “Ama hil eta egun batzuk geroago hasi nintzen Ordesa idazten. Ama 2014ko maiatzean hil zen. Garai bertsuan dibortziatu ere egin nintzen. Izan bazirenik ere ez nekien sentimendu pila bizi izan nuen hilabete haietan, itxura espektrala zuten. Alde guztietan espektroak ikusi arren, edertasuna zegoen bizi nituen ‘agur’ haietan: amari agur, ezkontzari agur, eta neure buruari agur”.

Eguna: Irailak 13 | Ordua: 19:30

Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua, Tabakalera). Donostia

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color