k
u
l
t
u
r

Asamblea | Zine-Forum filosofikoa

2021/10/15

compartir

Ordutegia: 17:00-19:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik
Izena eman


Izenburuak argi uzten duenez, asamblada baten erdian kokatzen gaitu filme honek. Erabakiak hartzera behartuta dagoen animalia bezala deskribatua izan da gizakia sarritan, baina banaka zaila bada hau askotan, zer esanik ez askoren artean. Pelikula honek taldean erabakiak hartzeak suposatzen dituen zailtasunen aurrean kokatzen gaitu, elkarrizketa argudiatuak izateko ditugun zailtasunetatik abiatuta. Humoretik, parte hartzearen kontzeptua mahai gainean jartzen duen proposamen baten aurrean gaude, interesgarria bezain beharrezkoa.

Hau ez da Zine-Forum bat, ez eta elkarrizketa filosofiko tailer bat. Hau Zine-Forum filosofiko bat da, bien arteko nahasketa proposamen bat.

Eta zer da Zine-Forum filosofiko bat? Aukeratutako filme sorta batetik abiatuta, problematikoak diren gai batzuei buruzko elkarrizketa filosofikoak planteatzen dituen jarduera. Pelikulak gure adimena martxan jartzen duten kliskagailuak izango dira, auzia bere konplexutasunean mahai gainean jartzeko modua. Gidatutako elkarrizketa filosofikoa izango da bidea ondoren, gaian murgildu eta hausnarketa kooperatibo bat egiteko giltza.

Filosofia akademikoaren adar tradizionaletatik pixkat aldenduz, egunerokotasunean murgilduko gara proposatzen ditugun filmeen eskutik. Tematika hauetara hurbiltzeko moduan topatuko dugu ordea gure jardueraren alderdi filosofikoa. Film bakoitzaren ostean, ordu beteko elkarrizketa gidatua egingo dugu, beti ere parte hartzaileen interesetatik abiatuta. Konbentzituta gaude filosofia egitea ez dela gaien kontu bat, baizik eta gaia jorratzeko moduarekin lotuta dagoen zerbait dela.

Zinemaz gozatu, elkarrizketaz ere, eta garrantzitsuak diren kontuetaz sakontasunez eta konpainia onean hausnartu. Ez zaigu okurritzen plan hoberik udazkeneko asteburuetarako.

Antolatzailea: Jakinmin Filosofia Elkartea, Kutxa Fundazioaren elkarlanarekin.

Adina: + 18 urte

Hizkuntza: elebitan. Filmak bertsio originalean proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin, eta elkarrizketan gazteleniaz edo euskeraz espresatu daiteke bakoitza, erosoen sentitzen dena.

Doako sartzea. Izena eman behar da HEMEN

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color