Artista-liburu koadernatuak diseinatu eta eraikitzea

Sorkuntza-lana eta teknika, elkarrekin eta nahastuta.
Erakustaldia izango da erlazio interaktiboarekin. Ideia eta kasu zehatzen gainean jardungo dugu.
Ia ez dago ezer koadernatu ezin denik. Motor bat ere bai? Bada, bai, erabat ezinezkoa dirudien arren. Ausardia, jakintza eta diru kontua baino ez da.
Baliabide-aukera oso zabala dago. Koaderno bakarreko liburutik oso egitura konplexuko lanetaraino. Eta behar dena baina ez dagoena, asmatu egingo dugu.
Antolatzailea: arteliburu21
Tailerra ematen du: Luis Barrios “Lumar” -ek
Izena emateko epea: 2018/09/20 – 2018/10/03
Hurrengo
Ekitaldiak
Ruth Orkin. Denboraren ilusioa
07/07/2022
Kutxa Kultur Gauak | Rumbling Lips
20/08/2022