k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Artea zuzenean | Sonora poltsak

2019/06/05

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Artile huts, larru, kilim, liho eta kotoiz eginak.

Eta zehatz-mehatz landuak. Horrela sortzen dira SONORA poltsak.

Jatorrizko ideia pieza bakar batean ehuntzen da. Josturarik gabe. Ahulunerik gabe. Forma leun eta lerromakurrak. Poltsa eskurako atsegina eta begietarako erakargarria. Modelo batzuen kolore-eztanda osatzeko, diseinurik soilduenen kolore bakarreko sinpletasuna.

Larrua ere eskuz josten da. Kontu handiz. Poltsak iraun egin behar du denbora joan arren. Prozesu bera materiala artilezko kilim eder bat baldin bada. Hari ezkoztatuz josiko da, bi orratzetara. Akabera sendoa bilatu izan denean, beti egin den bezala. Edertasuna eta funtzionaltasuna.

Egunerokoak higatu egiten baitu, lantegian material nobleekin, zero km-ko eta ingurumenarekiko begirunetsuak direnekin bakarrik lan egiten da.

Ez dago plastikorik, ez kateko lanik. Ez dago presarik…

Harremana:

Instagram: @sonoratailerra

Web: www.etsy.com/es/shop/BOHODESIGNCROCHET

Mail: sonoratailerra@gmail.com

Tlf.: 655732458_Maite Díaz


Datak:
Ekainaren 2etik 29ra

Ordutegia:
Azteazkena, jueves y viernes 15:00 a 18:00
Sábado 15:30 a 18:30

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color