k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Artea zuzenean | Mari Matraka “Hitzak”

2019/05/03

compartir

Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Zein politak diren hitzak irakurtzen ditudanean.
Zein politak diren hitzak kantatzen dizkidatenean.
Zein politak diren hitzak maitatu zein gorrotatzen ditudanean.
Eta zein politak diren hitzak eskuekin sortu eta eraikitzen ditudanean.

Emakumearen edertasuna gorputz idealizatuekin eta portaera otzanekin lotua izan da gaurdaino. Beti lirain, beti irribarretsu, beti akatsik gabea.

Trazu finez baina indar handiz, Edurne Kortabarriak (Aramaio, 1993) errealitate honekiko ikuskera kritikoa plazaratu eta estereotipo hauek apurtzeko asmoz sortu du Mari Matraka proiektua. Esperientzia propioetan zein aniztasunean eta askatasunean oinarritutako ilustrazioen bitartez, emakumeen benetako izaera erakustaraztea du helburutzat.

Mari Matrakaren mezuak ahalik eta irismenik handiena izan dezan, lanok lamina, arropa eta osagarrietan era aurki daitezke.

Data:
Maiatzaren 3tik 31era

Ordutegia:
Asteazkena eta ostirala: 12:00-14:00 // 17:00-19:00
Larunbata: 10:30-13:30

Harremana:
Edurne Kortabarria 682 16 25 16
info@edurkorta.com
@mari_matraka
marimatraka.com
web Edur Korta

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color