k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Artea zuzenean | Eguzkiñe Egaña – Pitxerrak

2019/03/05

compartir

Ordutegia: 17:00 - 19:45
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Ilustrazio eta zeramikarekiko interesa dut; horregatik, aldi batez bi arlo horiekin esperimentatu ondoren, orain bi horien fusioa egiten dut, betiere piezak ahalbidetzen badu horrelakorik.

Atsegin ditut era guztietako pitxerrak, apainduta edo apaindu gabe, baina batez ere artisau-itxura landugabea baldin badute, adibidez ertz irregularrak eta forma asimetriko samarrak, eta ezaugarri hauek lortzeko teknikak japoniar atximurkada edo txurroak dira. Tornuaren bidez zailagoa da akabera hauek lortzea, bere eragin birakariak piezei simetria eta efektu leunagoa ematen die eta.

Eman nahi zaien azken akaberaren arabera, batzuetan marrazki bat sortu eta margotzea interesatuko da, baina beste batzuetan esmalteen akaberak eta ukiak aski izango dira piezari edertasuna emateko.

Instagram:
@potto.pottery
@guzk_art

Data
Martxoaren 5etik 30era (8 eta 9 izan ezik)

Ordutegia
Asteartea, osteguna, ostirala eta larunbata 17:00 < 19:45

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color