Arnela

2022/01/27
Arnela proiektuan, jatorri desberdinetako hiru musikari gazte elkartu dira (Gaztela, Galizia eta Peru), Euskadin musika heziketako urteetan elkar ezagutu ondoren. Bakoitza bere bizipen pertsonalen ondorioz jasotako musika mundu desberdin batetik dator, eta kultura dibertsitate hori argi islatzen da egiten duten musikan, besteak beste Jazza, folklorea eta bossa nova estiloak uztartuz. Horretarako, errepertorio anitza hartu dute abiapuntu, era guztietako eragin musikalak dituen errepertorioa. Abestien moldaketak eta jatorrizko konposizioak jotzen dituzte, bertan dute hirukote formatuak ematen dizkien aukera guztiak esploratzeko aukera.
Miguel Arribas – Saxofoi eta flauta Antía Muíño – Ahotsa eta gitarra Brian Aching – Gitarra |
|
Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak. (Derrigorrezkoa da Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) erakustea)
Hurrengo
Ekitaldiak
Ruth Orkin. Denboraren ilusioa
07/07/2022
Gaztedi tailerrak “Aniztasuna”
09/07/2022
Kutxa Kultur Gauak | Sara Dowling
14/07/2022