k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Ane Leux | Kutxa Kultur Gauak 2018

2018/08/04

compartir

Ordutegia: 20:00
Lekua: Zabaltza (4. solairua)

Dohainik


Cosas sencillas eta viejos sonidos (Gauza sinpleak eta soinu zaharrak) dira Ane Leux donostiarraren debuteko albuma osatu zuten abestietako biren izenburuak. Izan ere, sinpletasunetik buelta ematen die beste soinu batzuei eta bere eremura eramaten ditu. Blues, jazz, bolero, rock, iluntasuna, landa-kolpea, … Dena sartzen da, Kolonbian egonaldi luzea eginda, lehengo musika beltzaren izen handiak (Billie Holiday) eredutzat hartu zituenarengan.

Bere diskoa eskualdeko onenetakoen artean aukeratu zuen Zarata Mondo Sonoro-k 2017an. Jon Pagolaren hitzetan, “Donostiar batek Kolonbian egindako barne-bidaia da. Ane Leuxek laztandu, doi-doi suminarazi eta sentsazio pila batekin inguratzen zaitu”. Oraingoan Leuxek adiskideak batu ditu eta, berriro ere, xumeenaz hunkitzera gonbidatzen gaitu.


Kutxa Kultur-ek, musika, artea, antzerkia eta dantza bezalako diziplinetan tokiko talentu amateurra laguntzen duen plataformak, Kutxa Kultur Gauak proposatzen ditu abuztuko larunbatetan. Giro lasaian, magiaz eta talentuz betetako ordu pare bat gurekin partekatu nahi duzuen guztioi zuzenduta. Anima zaitez!

 

Hurrengo
Ekitaldiak

Kloud C

18/01/2019


Gudua

24/01/2019


Tenpera

25/01/2019



Anai

26/01/2019



Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color