k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Andrea Compton

2019/08/31

compartir

Ordutegia: 18:00
Lekua: Kutxa Kultur

Dohainik


Andrea Compton youtuber eta influencer-ak bost urte baino gehiago daramatza sare sozialetara bere edukia igotzen, eta 565.000 harpidedun baino gehiago ditu YouTuben eta 300.000 Instagram eta Twitterreko kontuetan. Serieez, zinemaz, fanatismoaz… hitz egiten du, Barbie unboxing-ak egiten ditu eta entretenimendua.
Txikitatik ikus-entzunezkoen munduaz maiteminduta dago, argazkigintza ikasi zuen sare sozialekin topo egin zuen arte eta gaur egun LOS40 irrati-katean lan egiten du kolaboratzaile gisa. Hainbat liburu argitaratu ditu eta MasterChef España kanalean ere kolaboratzen du.

Andrea  Rodríguez,  Andrea Compton gisa ezagunagoa,  VINE plataforman hasi zen eta oso ezagun bihurtu zen plataforma hori itxi baino lehen, non ia astero bere bideo/sketch-ak biral bihurtzen baitzituen.

2014an eta bere publikoarentzat ezagun bihurtu zuen plataforma ixtean, Youtuben bere kanal propioa ireki zuen, bere izena daramana,  eta are gehiago gehitu zuen jarraitzaile-kopurua.

Andreak eduki dibertigarri eta sinplea sortzen du beti, neska natural eta espontaneo gisa agertzen da, jarraitzaileekin bere ametsak partekatzen ditu, eta kontatzen du nola joan den pixkanaka amets horietako batzuk gauzatuz, adibidez:

  • “CANTA” animazio-filmeko pertsonaia nagusiaren bikoizketa egitea edo
  • asteroko parte-hartzea Los 40 Principales VODAFONE YU irratsaioan eta online

“Zatoz Andrea Compton ezagutzera eta bere historia zuzenean ezagutzera, … solasaldi entretenigarrian bere hastapenak sareetan azalduko ditu, bidean aurkitu dituen arazoak, eta nola konpondu izan dituen. Bere solasaldiak eta meet & greet-ek topaketa- eta eztabaida-gune bihurtuko dute KUTXA KULTUR PLAZA Gipuzkoako #izanezberdin nerabeentzat”

Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera). Donostia

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

 

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color