k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Anai

2019/01/26

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Anai, 2016 urtean jaiotako powerduo talde bat da. Gari (kitarra) eta Iban-en (bateria) aurreko taldeari amaiera eman eta gero sortutakoa.

Ibanek denbora dexente zeraman formatu horretan pentsatzen, hau da, energiaz beteriko rocka defendatzen, baino bi pertsonekin bakarrik eta behar izanez gero, eta askoz jota, sintentizadore baten laguntzaz. Burura lehen etorri zitzaion izena, proiektu honetarako, Gari-rena izan zen. Laguntasunarengatik bere ideiengatik, konposatzerako orduan eta bien artean zegoen konplizitatearengatik, 10 urte baino gehiagoren ondoren. Garik pentsatu gabe eman zion baiezkoa.

Taldearentzat izenik zehastu gabe oraindik, lokal entsegura riff, ideia edo zatitxo batzuk eramaten hasi ziren, azkenean abesti forma hartu zutenak. Ordurako ia dena lotuta zeukaten, ahotsa ezik. Lehen aldia izango baitzen Garik abeslari lanak hartuko zituena. Beste taldeetan koroak egin izan zituen baino inoiz ez ahots nagusia, Horregatik asko landu zuten atal hori, ahots melodiak bera eroso sentitzen zen tonura egokituz. Momentuz dena oso ondo doa.

Atzera begira, Iban, Bisai taldeko kitarra eta ahots nagusia izan zen. Bisai-k gaztea maketa lehiaketan parte hartzeko aukera izan zuen 2007-an, bai eta ikuslegoaren saria irabazi ere. Garai horretan Gari-k ere hasita zuen bere ibilbidea musika munduan, dReza taldearekin, 5 abestiz osatutako EP labur bat oparitu zigun metalcore talde gaztea.

Horren ondoren Thanks to Losers, Vomito edo Inox bezelako taldeetan egon dira oholtza elkarbanatzen, azken onen amaiera izan zelarik Anai sortzera bultzatu zituenak.

Anai-ren diska, 6 hilabetetan grabatu zuten, eta hau bukatzean entsegu lokalean giltzapenan itxi ziren, zuzenekoa zaindu beharra eta nahia baitzuten. Etzuten erdixkako lan bat egin nahi inondik ere. Horregatik eta zuzenekoari duen garrantzia eman nahiean, sinte eta efektu desberdinak konposatu eta eraiki behar izan dituzte, diskoan ez daudenak, soinua borobilagoa egiteko.

Etxean jarri zuten makina martxan, Astigarragan, festetan, bere jende tartean. Hantxe nahi zuten hasi, Bisai et dReza-rekin egin zuten moduan. Ezinegona, urduritasuna, azken orduko duda eta eztabiaidak, lehen kontzertu batean beti dauden eta egon behar diren gauzak azken finean, baino gozatu zuten eta ikusi zuten jendea gozatzen. Orduan elkar begiratuz jakin zuten, kontzertu askoren lehengoa besterik ez zela hura.


Sarrera librea aforoa bete arte.

Hurrengo
Ekitaldiak

Kloud C

18/01/2019


Gudua

24/01/2019


Tenpera

25/01/2019



Anai

26/01/2019



Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color