k
u
l
t
u
r

Ainhoa Larrañaga (Go!azen) & Tailerra #dotorejantzi

2019/12/20

compartir

Ordutegia: 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza

Dohainik


Santo Tomas bertan dugu! #izanezberdinekin presta zaitez.

18:00 Topaketa: GO!AZEN AINHOA LARRAÑAGA aktoresa ezagutu.

Hernanin jaioa da, bertako Hernani BHI institutoan ikasitakoa da eta egun ere bertan bizi da. Txikitatik kantuan aritutakoa da, eta egun Hernaniko Musika Eskolako ikaslea da, Joxean Goikoetxea irakasle duela.

2015eko udan ETB 1eko Kantugiro lehiaketan parte hartu zuen, Hernanin egin zuten saioan, Ed Sheeran abeslariaren “I See Fire” kanta abestu zuen eta saio hartako irabazlea izan zen.[2] 2016an Goǃazen telesailerako kasting-era aurkeztu zen, eta Eliren (Dulce Elizondo izenez) papera eskuratu zuen. Hiru denboralditan zehar egin du paper hori, eta beste zenbait saiotan ere agertu da, hala nola Bagoǃaz talent show-ean eta gabon zahar gaueko gala berezietan. Era berean, Goǃazen-en antzerki musikalean aritu zen 2017-2018 eta 2018-2019 denboraldietan, Goǃazen 4.0 eta Goǃazen 5.0 denboraldietan oinarrituak, hurrenez hurren. 2019ko urtarrilaren 25ean zabaldutako bideo batean hurrengo denboraldian ez zuela Goǃazenen jarraituko eman zuen aditzera, jarraitzaile eta lankide guztiei eskerrak emanez. Azken atala emititu ondoren, otsailaren 16an, ikusleei eta lantalde osoari eskerrak eman zizkien bere Instagram kontuan argitaratutako mezu baten bidez, eta era horretan agur esan zion telesailari.

Egin dituen beste lan batzuen artean, Donostia Kulturak 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren harira antolatutako Adiorik gabe obran kantatu zuen, eta 2017ko Alboka taldearen Lurra, Ur, Haize albumean zenbait kantetan parte hartu zuen.

Une honetan bakarkako diskoa prestatzen dabil Iker  Laurobaren laguntzarekin; jazza, soula eta swinga uztartuko dituena. Arte munduan egonkortzeko nahia adierazi du, eta Goǃazen bukatu ondoren interpretazioan jarraitu nahiko lukeela esan du

19:00 Tailerra: #dotorejantzi Santo Tomasean: buruko zapiak eta abarkak.

Garrantzi handia ematen diogu jantzia erabiltzeko sentimenduari. Transmititu nahi dugu baserritarrez janztea ez dela mozorrotzea, gure arbasoak gogora ekartzeko modua dela. Haien ohiturak berpiztu eta gogoratzen ditugu, beraiek egin zuten ahaleginari esker garatu baitzen euskal kultura, eta kultura horrekin harro gaudelako transmititu nahi dugu. Hori guztia XXI. mendera ekarrita da #dotorejantzi. Hitzak berak ematen dio esanahia ekimenari; dotoreziaz gain, harrotasun-konnotazioak ditu, eta irudiaren eta sentimenduaren perfekzioa bilatzen du.Tailer honetan buruko zapiak jartzeko modu errazak eta abarkak nola lotu ikasiko dugu.

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

 

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color