k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Adimen artifiziala

2019/11/08

compartir

Ordutegia: 19:30
Lekua: Kutxa Kultur (Ruiz Balerdi Aretoa)

Dohainik


¿Qué sabemos de…? Hitzaldi zikloa Materialen Fisika Zentroaren (CFM, CSIC-UPV/EHU) eskutik.

Posible al da makina adimendunak eraikitzea? Garuna makina bat da? Bi galdera horiek mendeetan zehar pentsalari handien obsesioa izan dira. Adimen artifizialaren azken helburua -makina batek gizakiaren antzeko adimen orokorra izatea— zientziak izan dituen helburu handienen artean aurkitzen da, bizitzaren jatorria azaltzea, unibertsoa ulertzea edo materiaren egitura argitzea bezalako erronkekin konpara daitekelarik. Hitzaldi honetan, adimen artifizialaren bidaia liluragarria deskribatzen da, berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean hasita, gaur artera iritsi arte. Ibilbide osoan zehar aurkitutako lorpenak eta oztopoak aurkezten dira, baita gizakiaren antzekoa izan daieteken adimen artifiziala etorkizunean garatu ahal izateko aurre egin beharreko zailtasunak eta mugak ere.

Hizlaria: Ramón López de Mántaras

Hizkuntza: gaztelania

Kutxa Kultur Gelak eta Materialen Fisika Zentroak (CFM, CSIC-UPV/EHU) antolatutako hitzaldia 2019-2020 jarduera-programaren barruan.

SARRERA LIBREA AFOROA BETE ARTE

 

 

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color