k
u
l
t
u
r

51. buletina // Ferrer y Cafranga, José Joaquín | aurkezpena

2018/12/20

compartir

Ordutegia: 19:00
Lekua: Kutxa Kultur (Ruiz Balerdi Aretoa)

Dohainik


Donostiari buruzko azterketa historikoen Buletinaren beste liburuki bat, Kutxa Fundazioak argitaratua, aurkeztuko da jendaurrean datorrena ostegunean, abenduak 20an, 19:00etan, Kutxa Kulturen Ruiz Balerdi Aretoan.

Donostiako Historia aztertzeko José Ignacio Telletxea Idigorasek, José Mª Aycart Orbegozok eta Juan Antonio Garmendia Larrañagak eraturiko ‘Doctor Camino’ Taldeak duela 51 urte sortua, aurten mende-erdia bete duen Kultura Erakunde baten oroimen bizi gisa aurkezten da Buletina, hasieratik errebindikatu zuelarik hiriaren iraganaren ezagutza, bere artxiboan dokumentatu gabea eta oso gutxi ezagutzen zena.


“Compases, mapas y estrellas. José Joaquín de Ferrer y Cafranga (Pasajes 1763-Bilbao 1818). Vida de un eminente astrónomo” (Carlos Rilova)

Astronomo eta marinel pasaiatarra. Pasaia, 1763ko urriak 26 – Bilbo, 1818ko maiatzak 18.

Euskal Herriak marinel eta esploratzaile ugari alde egiten ikusi baditu ere, gutxi izan dira Jose Joaquin Ferrer pasaiatarraren irudiak ezarritakoa bezalako hain urrats ezabaezina utzi dutenek, eta egia esan jakintza-arlo desberdinak baina elkarren osagarri direnengan eragina izanez: astronomia eta AEBetan, Frantzian, edo Ingalaterra bezalako herrietan egindako geografia fisikoa. Zalantza izpirik gabe Ferrerren ahaleginak atzerrian zientzia lantzeko gure herrian izan den ahaleginik nabarmenetariko eta arrakastatsuenetariko bat, erabat ezezaguna egia esan, adierazten du.

Sarrera libre aforoa bete arte.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color