k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

3zur taldea

2019/02/01

compartir

Ordutegia: 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba

Dohainik


Izan ere, 3zur taldea hirukotea gara: Iker Foj (gitarra), Aitor Manterola (gitarra eta koroak) eta Borja Fernandez (baxua eta ahotsa). Donostian entsaiatzen dugu, Intxaurrondoko Musika gelan, eta 2017ko udan ekin genion elkarrekin jotzeari. Gure kabuz zenbait kanta grabatu ditugu eta kontzerturen bat eskaini dugu.

Taldekide bakoitzak izan du bere ibilbide musikala. Alegia, Ikerrek gitarra jo zuen PCN punk-taldean.

Berriz, Aitorrek hainbat taldetan jo du gitarra, besteak beste: Brigada Slam (hard-kore), Mal de Muchos (pop-rock), The Brutal (trash-metal) eta A-13, talde honetan abestu ere egiten zuen.

Borjak, halaber, bere ibilbidea izan du baxua jotzen. Denok A-2 izan zen bere lehen taldea laurogei eta hamargarren hamarkadan. Gero, Tonopunk-en jarraitu zuen baxua jotzen eta abesteari ere ekin zion. Mal de Muchos-en Aitorrekin topo egin zuen ere bolada batean. Lauroba taldean ere jo zuen urte batzuetan, bi diska grabatzen eta Donostiako Pop-Rock Lehiaketa irabazten. Talde horretan hainbat kontzertu eskaini zituen eszenatoki desberdinetan, besteak beste, Bilboko Kafe Antzokian, Dokan, Gasteizko People aretoa. Rock Kam Broom-en lehen kontzertuetan ere aritu zen jotzen zein abesten.

Taldeko musika-mota pop-rocka da, formatu akustikoan. Espero dugu gure musika zuen gustokoa izan dadila.

Aipatzekoa da, abenduan gure proiektura elkartu zaigula Iñigo Fachado bateria-jolea. Alegia, Mal de Muchos taldean Aitor zein Borjarekin topo egin zuen garai batean, eta, berriro, ekingo diogu elkar jotzeari.


Sarrera librea aforoa bete arte.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color