1, 2, 3 … selfie!

Tailer praktikoa selfierik onenak egin eta zeure burua munduari erakusteko.
Selfie batean hiru urrats daude: nola ikusten dudan neure burua + nola ikus nazaten nahi dudan + azkenean nola ikusten nauten. Erraza da. Edo horrela dirudi. Egunero igotzen ditugu argazkiak sare sozialetara, baina batzuetan ez diegu probetxu guztia ateratzen.
Tailer honetan hainbat teknika ikasiko ditugu eta sormena sendotuko dugu geure selfie edo autorretratuak hobetzeko. Enkoadraketa edo laukiratze ezin hobea lortzea, berezko argiaren erabilera egokia egitea, angelu egokia atzematea, inguruan ditugun elementuekin agertokia prestatzea, … Gure telefonoetan dauden editatzeko aukerak ere ikusiko ditugu tailerrean, eta egiten ditugun argazkiak aztertu eta zuzenduko ditugu.
Zatoz mugikorrarekin eta hartu parte!
IZENA-EMAN HEMEN (APIRILAREN 8TIK MAIATZAREN 8RA)
Adina: 12-15 urte Ordutegia: 18:00etatik 19:30era Lekua: Kutxa Kultur Artegunea
Tarifa: 10€ Informazioa: Kutxa Kultur Artegunea 943 25 19 37
Argazkigintza-tailerra Undermount-ekin
Hurrengo
Ekitaldiak
Jon Cazenave. Galerna
06/11/2020
Xakean hasteko ikastaroak ikasleentzat
19/01/2021