k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Kutxa Kultur Moda



Kutxa Fundazioak garatzen dituen jardueren barruan, Gipuzkoako moda sortu eta diseinatzen duen munduari laguntzeko plataforma izatea da Kutxa Kultur Moda programaren eginkizuna. Programa honen helburua lurraldeko moda-proiektuak bultzatzea, prestatzea eta sustatzea da, etorkizun hurbilean ibilbide profesional sendoa egin dezaten sektore horretan. Programa honen bidez, bertako talentua bultzatzen dugu eta sormena profesionalizatzea sustatzen dugu.

Kutxa Fundazioak uste du Gipuzkoak beharrezko osagai guztiak dituela berriro ere estatu-mailako modan, gure ustez enplegua sortzeko ahalmen handia duen sektore batean, erreferente izateko.

Halaber, Kutxa Kultur Modaren lehentasunezko helburua da Gipuzkoako beste eragile batzuekin lankidetza-sareak ehuntzea eta guztien artean sektorearen balio-katea berrezartzen laguntzea, horretarako Kutxa Fundazioak lankidetza-hitzarmenak sustatzen jarraituko duelarik.

Gainera, gure programak bere ezaugarrien artean du moda iraunkor edo jasangarriaren eta kontsumo arduratsuaren garapena sustatzea. Helburu horrekin, Kutxa Kultur Modak iraunkortasun- eta gizarte-irizpideen aplikazioa bultzatuko du bere ekintza guztietan.

Azken Albisteak

Kutxa  Kultur  Moda,  Jantziaren  Zentroan

Kutxa Kultur Moda, Jantziaren Zentroan

Kutxa Kultur Modak 2010etik bultzatzen du Gipuzkoan sortzen ari diren, amateur diren eta finkatze-fasean dauden diseinatzaileen profesionalizatzea. Programa honek ekonomia zirkularra sustatzen du, eta arreta berezia jartzen dio… Irakutzen jarraitu

Irun  Hiriko  Literatura  Sariak  epe  laburrean  emango  dira

Irun Hiriko Literatura Sariak epe laburrean emango dira

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 43. ediziora aurkeztutako obrak aztertzen ari diren epaileak lehiaketarako aurkeztu diren obren irakurketa amaitzen ari dira: 533 gaztelaniazko eleberri eta… Irakutzen jarraitu

Kutxa  Kultur  Gelak  19/20  |  programazioa  kontsultatu

Kutxa Kultur Gelak 19/20 | programazioa kontsultatu

Izena emateko epea irailaren 11ra arte zabalduko ez den arren, Kutxa Kultur Gelen datorren ikasturterako (udazkena eta udaberria) programazio zabala eta askotarikoa osorik kontsulta daiteke hemen. Kutxa… Irakutzen jarraitu

54.  Jazzaldia

54. Jazzaldia

Jazzaldi donostiarrak edizio berri bat bizi izango du uztailaren 24tik 28ra, jazzaren izen distiratsuekin eta gorabidean dauden artistekin. Kutxa Fundazioak bere hondar-alea eskainiko du aurten ere, bai… Irakutzen jarraitu

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color