k
u
l
t
u
r

Kutxa  Kultur

eu es

Kutxa Kultur Enea



Kutxa Kultur Eneak, Kutxak Tabakaleran duen kulturako coworking guneak, 2016ko apirilean ireki zituen bere ateak. Ordudanik, Gipuzkoako kultura-proiektuen ekintzailetza eta laguntzarako lehen gune bihurtu da.

Kutxa Kultur Enea komunitate sortzaile, dinamiko eta berritzailea da, eta bertan kultura-munduko askotariko proiektu eta ekintzak sartzen dira:

Diseinu, marketin, musika, moda, argazkigintza, gastronomia, arte, dantza, ekitaldi eta ikuskizunen sustapena eta abar.

Horiek guztiek ematen diote balio erantsia Gipuzkoako kultura-sektoreari, eta autonomo eta start-up-ek nahiz ikasle eta elkarteek garatzen dituzte.

Egonaldiak iraun bitartean, Kutxa Kultur-eko lantaldeak proiektuaren Eredua, Negozio Plana eta bideragarritasuna garatzen eta martxan jartzen laguntzen du, gaian adituak direnen aholkularitzaz. Gainera, Networkinga lantzen da, bezero eta laguntzaileen sarea zabaldu dezaten.

Kutxa Kultur Eneak proiektuen artean sinergiak sortzearen aldeko apustua egiten du, sorkuntza-iturri gisa.

Azken Albisteak

Epea  irekita  dago  Kutxa  Kultur  Enean  proiektu  berriak  aurkezteko

Epea irekita dago Kutxa Kultur Enean proiektu berriak aurkezteko

Kutxa Kultur Eneak, Kutxan 2016tik martxan dagoen kultura-coworking-erako guneak, beste deialdi bat egin du Gipuzkoan, garatzen ari diren kultura-proiektu berriak ezagutzeko eta Tabakaleran horiek lantzen… Irakutzen jarraitu

Kutxa  Kultur  Gelak:  oraindik  badira  postu  batzuk  libre

Kutxa Kultur Gelak: oraindik badira postu batzuk libre

Kutxa Kultur Gelak programaren jarduera-proposamen zabalak laster hasiko diren ikastaroetako batzuetan parte hartzeko aukera eskaintzen du oraindik; Kutxa Kultur-ek Tabakaleran dituen instalazio berrietan izango dira…. Irakutzen jarraitu

Tenperak  “Business”  bigarren  EPa  aurkeztuko  du

Tenperak “Business” bigarren EPa aurkeztuko du

Iker Munduate (gitarra eta ahotsa), Iker Torra (baxua) eta Jon Almuedo (bateria) dira Tenpera, Kutxa Kultur Musikako egonaldietarako hautatua izan zen talde donostiarra. Bihar aurkeztuko… Irakutzen jarraitu

Mikel  Elorza  artistaren  txokoan  |  urrian

Mikel Elorza artistaren txokoan | urrian

Urri osoan Mikel Elorza marrazkilari eta bideo-artistak bere lana erakutsiko digu zuzenean Kutxa Kultur Plazan (Tabakaleran, 4. solairuan). Proiektu honetan, kultura-arloan esperientzia duen eta bere… Irakutzen jarraitu

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color