k
u
l
t
u
r

2024-2030 plan estrategiko berria aurkeztu zuen Kutxa Fundazioak

  • 2024/06/12(e)an argitaratuta
  • Berriak

compartir


Atzo arratsaldean aurkeztu genuen Kutxa Fundazioaren 2024-2030 Plan Estrategiko berria, Tabakalera eraikineko Patio aretoan (Donostia), Maitena Salinasek aurkeztua eta Zirkuss konpainiaren ikuskizunarekin girotua.

Plan Estrategiko berriaren inguruan egindako 3 urtetik gorako lan-prozesuaren ondoren, lankidetza bidezko prozesu irekia gauzatu da hainbat eragile sozial, ekonomiko eta kulturalen partaidetzaz, ezagutzaren ekosistemako eragileak barne. Aurkezpen ekitaldian izan ziren horietako asko. Eskerrik asko bertan babesa ematen izan zineten guztioi. Horrenbestez,

Kutxa Fundazioak garai berri bati hasiera emango dio, asmo berritu batekin: “Gipuzkoa bidezkoagoa, sortzaileagoa, ikasiago eta iraunkorragoa lortzen lagunduko duten erantzunak sustatu eta babestea”. Batzen gaituenak mugitzen gaitu.

Gipuzkoa mugitu, Gipuzkoa sentituz.


Ezkerretik eskuinera: Arantxa Tapia, Rafael Amasorrain, Eider Mendoza, Eneko Goia, Edurne Ormazabal eta Ander Aizpurua.

Ander Aizpurua eta Miren Karmele Gomez dauden eszenatokiaren irudia.

Ezkerretik eskuinera: Kakun Orbegozo, Karmele Gomez, Ane Abalde, Garbiñe Etxezarreta, Eluska Sukia eta Maitena Salinas

Zirkussen emanaldia


Ikusi gehiago

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color