k
u
l
t
u
r

`Jesus Uriarte. Chillida lanean´ erakusketa

compartir


Eduardo Chillidaren sorkuntza-prozesuak eta nortasuna Jesus Uriarte argazkilariaren begiradaz.

Erakusketarekin batera, La Fábricak eta Kutxa Fundazioak katalogo eder bat argitaratu dute, eta, horren bitartez, 80ko hamarraldiaz geroztiko Chillidaren lan-prozesuari buruzko informazio eskerga jasoko dugu; halaber, artistaren intimitate sortzailera hurbiltzeko aukera izango dugu. Uste osoa dugu bi jarduera horiek balio handiko ekarpena egingo diotela egile honi buruzko ezagutzari, baina bereziki aukera emango digute argazkilari saiatu eta begirunetsuaren lanaren garrantzia azpimarratzeko. Ezin hobeto jakin zuen Uriartek Eduardo Chillidaren alboan egoten, hark berak esan bezala, «trabarik egin gabe». Uriartek profesionaltasun eta sentiberatasun handiz fotografiatu zituen prozesu horiek unez une eta konplizitate handiz.

Komisarioa: Jon Uriarte

2024ko martxoaren 5etik ekainaren 31era

Asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00

— Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz). Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da 943 251937 telefono-zenbakian, aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus helbidean.

 Artegunea – Kutxa Fundazioa

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia
T- [+34] 943 251937  ¦  artegunea@kutxa.eus ¦  kutxakulturartegunea.eus

Sarrera librea

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color