k
u
l
t
u
r

Lan eskaintza | Giza Baliabideetako Teknikaria

  • 2024/02/08(e)an argitaratuta
  • Berriak

compartir


Kutxa Fundazioan galdera berrien bitartez, ideietatik ekintzara goaz, erantzun berriak proposatuz. Begirada transdiziplinarra duen ekintza, non arteak, zientzia, teknologia eta pentsamendua ikuspegi berritzaile batekin gurutzatzen baitira, erakundearen barrurantza eta Gipuzkoako gizarterantza.

Erakundeko pertsonen eta taldeen kudeaketa integrala indartzeko, prozesu berriak optimizatzeko eta ezartzeko, markoak betetzen direla ziurtatzeko eta ekimen berriak garatuz lan-giro osasungarria sustatzeko, Kutxa Fundazioak Teknikari bat inkorporatu nahi du Antolakuntzaren eta Pertsonen eremuan, antolakuntzaren eta kulturaren eraldaketan lagunduko duena.

 

Hona hemen ekarpen horietako batzuk:

  • Lankidetza Erakundearen Garapenean: euskarria emanez, dinamizatzen eta garapen-programak inplementatuz.
  • Barneko talentuaren kudeaketa: Ikaskuntza eta garapen pertsonalerako aukerak identifikatzen laguntzea.
  • Eremuaren administrazio-lan arloko eginkizunen kudeaketa: araudi markoen aplikazioa interes talde ezberdinekin, nominen tramitazioa, kontratuen kudeaketa, besteak beste.
  • Talentua kudeatzeko proiektu espezifikoetan gidatzea edo laguntzea, eta giza baliabideen ekimenak arrakastaz inplementatzen direla ziurtatzea, hala nola antolakuntza-egiturako proiektuak, prestakuntzak eta/edo kultura.
  • Erabakiak hartzeko prozesuak errazteko datuak biltzea eta aztertzea.
  • Egindako ekimenen eragina ebaluatzeko txostenak eta metrikak sortzea.

Zeren bila gabiltza

 Psikologian, Zuzenbidean, Lan Harremanetan edo antzekoetan prestakuntza duten profesionalak eta Talentua eta Pertsonen esparruan espezializazioa.
→ Gutxienez 3 urteko esperientzia antzeko lanpostuetan, non giza baliabideen arloko planak eta tresnak diseinatu eta zabaldu behar izan dituzten eta eremuko administrazio-eginkizunak bete behar izan dituzten.
→ Lan araudiaren ezagutza.
→ Talde-lana gustuko izatea, hainbat esparru eta espezialitatetako pertsonekin erronkei aurre egiteko modu gisa.
→ Adimen emozionala, komunikatzeko trebetasunak, sormena, ekimena eta egokitzeko gaitasunak.
→ Euskara-maila aurreratua eman behar da, eta ingeles maila altua baloratuko da.

Zer eskaintzen da

  • Berrikuntza eta eraldaketa digitalaren aldeko apustua egiten duen gizartearekin konprometitutako eta antolaketa-eraldaketa betean dagoen erakunde bateko kide izatea.
  • Talde dinamiko batean lan egitea, bokaziozko orientazioarekin.
  • Formakuntza eta garapen aukerak.

 

Eskaintzera inskribatu

izena eman botoia eu

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color