Kontadoreseko udaberriko laborategiak | inskripzioa
- 2024/02/15(e)an argitaratuta
- #izanezberdin
- Berriak
Gazteentzako hainbat ikastaro programatu ditu Kontadoresek: 54 plaza eta 7 kultura-laborategitan aritzeko aukera, martxotik ekainera bitartean.
Aurten, zaintza, eskulana eta dantza nabarmentzen dira. Elkarrekin eta gozamenetik aritzeko espazioak izango dira, zentzumenetatik ikasteko eta gaitasunak zabalduz. Gazteak mugimendutik, sormenetik eta ongizatetik erlazionatzeko espazioak sortzea da helburua. Webgune honetan ikus dezakezu eskaintza guztia, egutegia, ordutegiak eta prezioak: www.kontadores.eus