k
u
l
t
u
r

Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 trebakuntza-programa

compartir


Katapulta Tour Gipuzkoaren asmoa da balioan jartzea eta sustatzea Gipuzkoako talentuak musikaren eta arte eszenikoen esparruan, eta Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea, klubak eta antolatzaileak babestuz. Bederatzigarren edizioan, programak aukera ematen du zuzeneko 4 emanaldi egiteko, prestakuntza-programa bat egiteko eta hautatutako proposamenetarako entsegu-espazioak izateko, sustapen-bideo bat egiteaz gain. Helburua da musikako eta arte eszenikoetako proiektuei profesionalizaziorako bidean laguntzea.

Edizio honetako berritasun gisa, deialdian inskribatutako proiektu guztiei aukera emango zaie komunikazio eta sustapeneko, eszenografiako, produkzioko, ekonomiako eta fiskalitateko prestakuntza-programan doan parte hartzeko. Gainera, Kutxa Fundazioaren Kluba aretoa bigarren urtez jarraian espazio eszeniko gisa gehitu da.

Hau da 2024 trebakuntza-programa:

Fiskal eta ekonomia (+). Fakturazioa eta zuzeneko emanaldien kontratazioa. Artistaren estatutuaren testuinguruan onartutako azken neurriak.
Ematen du: Myriam Miranda
Eszenaratzea (+)
Ematen dute: Afinadora Demode Quartet: Patxi Barco, Joli Pascualena, Iker Huitzi
Komunikazioa eta marketinga (+)
Ematen du: Nerea Kortabitarte, NK Comunicación
Management & Booking zerotik (+)/Panda
Ematen du: Joseba Razquin
Merkatu eszenikoa (+)
Ematen du: Afinadora Demode Quartet: Patxi Barco, Joli Pascualena, Iker Huitzi

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak eta Kutxa Fundazioak tokiko talentuaren aldeko apustua egiten dute eta, ekimen honen bidez, sustatzen dituzte Gipuzkoa osoan sortzen ari diren musika taldeak eta arte eszenikoetako konpainiak.

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color