k
u
l
t
u
r

Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 programako emanaldien egutegia

compartir


Ekitaldi guztiak Kutxa Fundazioa Klubean izango dira, 21:00etan, egun hauetan:

02/17 | Kalte Kolektiboa “Fiksiohesioa”

02/24 | Lauzpabost Stand Up

03/30 | Indabe + Esanezin

05/25 | Erromintxelak + The Donkey Riders

11/23 | Noir Socha + Pelax

12/14 | Akaleia + Latido

AKALEIA (+)

ERROMINTXELAK (+)

ESANEZIN (+)

INDABE (+)

KALTE KOLEKTIBOA (+)

LATIDO (+)

LAUZPABOST STAND UP (+)

NOIR SOCHA (+)

PELAX (+)

THE DONKEY RIDERS (+)

Katapulta Tour Gipuzkoaren asmoa da balioan jartzea eta sustatzea Gipuzkoako talentuak musikaren eta arte eszenikoen esparruan, eta Gipuzkoako eszena dinamizatzen laguntzea, klubak eta antolatzaileak babestuz. Bederatzigarren edizioan, programak aukera ematen du zuzeneko 4 emanaldi egiteko, prestakuntza-programa bat egiteko eta hautatutako proposamenetarako entsegu-espazioak izateko, sustapen-bideo bat egiteaz gain. Helburua da musikako eta arte eszenikoetako proiektuei profesionalizaziorako bidean laguntzea.

Edizio honetako berritasun gisa, deialdian inskribatutako proiektu guztiei aukera emango zaie komunikazio eta sustapeneko, eszenografiako, produkzioko, ekonomiako eta fiskalitateko prestakuntza-programan doan parte hartzeko. Gainera, Kutxa Fundazioaren Kluba aretoa bigarren urtez jarraian espazio eszeniko gisa gehitu da.

Hautatutako artistei 400 euroko konpentsazio ekonomikoa eskaintzen zaie emanaldi bakoitzeko, eta haien lanak zabaltzeko lan handia egiten da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak eta Kutxa Fundazioak tokiko talentuaren aldeko apustua egiten dute eta, ekimen honen bidez, sustatzen dituzte Gipuzkoa osoan sortzen ari diren musika taldeak eta arte eszenikoetako konpainiak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color