k
u
l
t
u
r

Zabalik dago 35. Gazteen Antzerki Topaketan izena emateko epea

compartir


Donostia Gazteriak antolatuko du ekitaldia, eta Donostia Kulturaren eta Kutxa Fundazioaren laguntza izango du aurtengo edizioan.

El objetivo principal de la Muestra de Teatro es que la juventud contacte con el teatro, como intérpretes y creadores, creadoras (sobre el escenario o detrás de él) al igual que como espectadores, espectadoras. Se pretende, del mismo modo, promover el hábito de acudir a actos culturales y disfrutar de ellos; impulsando, de esta forma, las actividades culturales.

Antzerki Topaketaren helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, nola interprete edo sortzaile izan (agertoki gainean edo atzean), hala ikusle izan. Era berean, kultura-ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura ere sustatu nahi da, eta kultura-jarduerak bultzatu horrela.

Gazteen Antzerki Topaketak aukera paregabea eskaintzen du parte hartzaileek beren antzezlanak modu profesional batean gauzatzeko, hirian ezagunak diren agertoki apropos eta egokietan.

Bestalde, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu, haien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita haien kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere.

Aurten, 35. edizioa egingo du Topaketak, eta erakutsi nahi da antzerkiak eta gazteek bizirik jarraitzen dutela, eta gazte jendeak harrera ona egiten diola antzerkiari gure hirian.

Taldeen parte-hartzea sustatu eta elkar ezagutzeko, amaiera-ekitaldi bat ere antolatu da; eta, hala, sari ematea eta festa izango dira ekainaren 15ean.

Deialdia hiriko ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independente guztiei zabaldu nahi diegu parte hartzeko gonbita egiteko. XXXV. Gazteen Antzerki Topaketan parte hartu nahi duten taldeek eskaera inprimakia bete beharko dute, antzezlanaren argazki adierazgarri batekin batera, eta 2024ko martxoaren 11 baino lehen gazteria@donostia.eus posta elektronikora bidali.

Parte hartzeko oinarriak, izena emateko inprimakiak eta bestelako informazio gehigarria Gazteen Antzerki Topaketako webgunean egon dira eskuragarri: egin klik hemen

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color