2 libururen aurkezpena, “Irun 2023 Hirian” sarituak
- 2024/02/13(e)an argitaratuta
- Argitalpenak
- Berriak
2023ko Irun Hiriko Kutxa Literatura saria jaso zuen Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua poema liburuak, poesia euskeraz atalean. Poetak liburuaren gaineko azalpenak emango ditu lagun beste euskal poeta ezagun bat duela, Castillo Suarez. Liburua aurkeztearekin batera, saioan liburuko poema batzuen irakurketa ere egingo da. Poesia liburu ugari ditu egileak eta, bere azkenekoetan bezala, honetan ere, aurrekoen bidetik, natura, gizakia eta haien arteko harremana dira ardatz nagusiak. Egileak naturaren behaketatik abiatzen den hausnarketa poetikoa egin du liburu honetan, non gizakia bere minari aurrez aurre jartzen zaion, naturan, mezuak eta irakaspenak jasotzeari emana. Aurkezpena, 2024ko martxoaren 7an | 19:00 Sarrera doan edukiera bete arte Aurkezpena zuzenean jarraitu ahal izango da gure YouTube kanalaren bitartez |
2023ko Irun Hiriko Kutxa Literatura saria jaso zuen Xabier Lasaren Ura ez baita beti gardena liburuak, eleberria euskeraz atalean. Egilearen eskutik, liburua ezagutzeko aukera izango da, eta horretan laguntzaile beste euskal idazle bat izango du, Jon Alonso. Nobela beltza Nafarroako Erriberan kokatuta. Euskal letretan gutxitan agertu diren paisaiak eta pertsonaiak ditugu liburu honetako protagonistak: Erriberako lur idor eta baratze oparo ureztatuak, politiko kontserbadoreak, nekazari zailduak eta Nafarroako botere faktikoen interesak; horra, thriller bizi honetako osagaiak Aurkezpena, 2024ko martxoaren 20an | 19:00 Sarrera doan edukiera bete arte Aurkezpena zuzenean jarraitu ahal izango da gure YouTube kanalaren bitartez |
Antolatzaileak: Kutxa Fundazioa eta Elkar