k
u
l
t
u
r

Tokiko taldeak hautatzeko kontzertuak Jazzaldia 2024an

compartir


59. Jazzaldia 2024ko uztailaren 23tik 28ra garatuko da, eta aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Hala, hasiera batean, behin-betiko zerrenda osatzeko, 15 emanaldi eskainiko dira jendaurrean.

Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituarekin. Helburua musikaren eta arte eszenikoen arloetan talentu gipuzkoar gazteak bultzatzea du Katapulta Tour Gipuzkoak, eta aldi berean, Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei zein antolatzaileei laguntza emanez.

Hauek dira Kutxa Fundazioa Klubean egingo diren kontzertuak (1. solairua, Tabakalera):

2024ko urtarrilak 17 | 20:00 | Gregario de Luxe 
2024ko urtarrilak 26 | 20:00 | Paul San Martín eta Fran Serrano Dúo (sarrerak agortuak)
2024ko otsailak 08 | 20:00 | Moisés No Duerme Live Band (+)
2024ko otsailak 09 | 20:00 | Les 4 saxes & Co (+)
2024ko otsailak 16 | 20:00 | Nacho Soto Trío (+)
2024ko otsailak 18 | 20:00 | Iñar Sastre (+)
2024ko otsailak 23 | 20:00 | Motelas (+)

 

INFORMAZIO GEHIAGO: JAZZALDIA.EUS

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color