k
u
l
t
u
r

Sorlekua, Gipuzkoako bultzada sortzailea

compartir


Gauzak ondo egitea gustatzen zaigu Gipuzkoan. Lasai eta tentuz. Eta sortzea gustatzen zaigu. Zorionekoak gara, sortzaile bikainak eta abangoardiako proiektu artistiko apartak eman dituen lurralde batean jaio baikara: hor ditugu, besteak beste, Jazzaldia, Elkar, Cristóbal Balenciaga, Albaola, Jaime de los Ríos, Kendu, Esther Ferrer, Ternua eta Kukai Dantza Taldea. Haiek ere laguntza eta babesa behar izan zituzten hasieran.

Kutxa Fundazioan Gipuzkoarekin konpromisoa dugula sentitzen dugu, eta horrek lurraldearen aurrerapena bultzatzera eramaten gaitu, pertsonen, kulturaren, zientziaren eta berrikuntzaren bitartez. Kulturaren eta sormenaren sektoreetan talentua eta ekintzailetza gara daitezen lagundu nahi dugu.

Kutxa Fundazioan etengabe lagundu diegu sektore horiei mende erdiz baino gehiagoz, gure lurraldearen garapen jasangarrian betetzen duten funtsezko eginkizuna aintzatetsiz. Orain, Kutxa Fundazioaren Plan Estrategiko berriarekin (2023-2030), are gehiago indartu dugu konpromiso hori.

Sorlekua eraiki dugu. Sorkuntzarako espazioa. Hemengo, Gipuzkoako, kultura- eta sormen-proiektuak indartzeko, konektatzeko eta bultzatzeko programa berezia.

Hiru proiektu bateratzen ditu Sorlekua: Mentoretza, Foroa eta Gurutzatuak.

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color