k
u
l
t
u
r

“Moda zuzenean” Cristóbal Balenciaga Museoan

compartir


Kutxa Kultur Moda programaren diseinatzaileetako lau museoan presente egongo dira abuztuan, beraien proposamenak erakusteko eta saltzeko prestatutako gune batean. “Moda zuzenean txokoa” izango da, eta ikusgarritasuna emango die hala programari nola programako egoiliarrei.

MODA ZUZENEAN

Kutxa Kultur Moda programako diseinatzaileak museoan izango dira udan, beren proposamenak erakutsi eta saltzeko prestatutako gune batean. Ekimen honen bidez, programari eta egoiliarrei ikusgarritasuna eman nahi zaie; horretarako, beren standean egongo dira asteburu batez (10:30-14:00 / 15:00-19:30) bisitariei arreta emateko,beren diseinuak eta proiektuak azaltzeko eta lan-prozesuak jendaurrean erakusteko.

Egutegia:
Uztailaren 29a eta 30a | HAIZEA ARRANZ

Txikitatik gustatu izan zait sortzea. Nire amonak 5 urte besterik ez nituela erakutsi zidan josten eta, garaietako modarekiko, maitagarrien ipuinekiko, banpiroekiko eta, nola ez, kortseteriarekiko dudan zaletasun handiari batuta jaio zen Haizea Arranz. Mimoz egindako lanean sinisten dut, bizitza osoan zehar erabil ditzakezun piezetan.

www.haizearranz.com

Abuztuaren 5a eta 6a | NEREA LURGAIN

Moda eta artearen arteko fusioa da. Kalitatezko ehunekin egindako arropa erosoa, originala eta denbora pasa arren beti erabili daitekeena.

Prozesu osoa arreta handiz egiten da eta bilduma bakoitzaren zutabe diren estanpatuak eskuz egiten dira eta edizio mugatuak dira.

@nerealurgain

Abuztuaren 19a eta 20a |
MAIDER ALZAGA ETA TOCADOS OH

MAIDER ALZAGAk moda etiko eta arduratsuaren aldeko apustua egin du 2008tik, gizartearekin eta ingurumenarekin. Gorputz eta adin ezberdinetara iristen den patroi oinarri batetik hasita. Puntuzko ehunekin eta haien elastikotasunarekin jolastuz.

www.maideralzaga.com


TOCADOS OH

Oihana Hernaiz donostiarrak teknika eta material berriak uztartuz, pieza bakoitza kapela artisauen tradizioari jarraituz egiten du. Pieza bakoitza bere edertasuna hobetzeko ez ezik, erosotasuna bermatzeko diseinatu eta aztertzen da.

Urteetan zehar bere buruko soinekoak mundu erdian zehar ibili dira bere bezeroen buruak janzten ezkontza eta ekitaldietan, hala nola, Ascot-en, baita Madril, Niza, Pariseko pasareletan desfilatzen eta nazioarteko aldizkari ezberdinetako moda-editorialeen protagonista izan ere.

@tocadosoh

Lekua:
Cristóbal Balenciaga Museoa. Getaria
(Museoko sarrera / merkataritza-gunea)

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color