Jan Grooverrek argazkilaritzaren arloan egindako obra ikusteko aukera paregabea.
Erakusketa honetan, hain zuzen ere, Jan Grooverren obra osoa izango da ikusgai, eta ohore handiz harrera egingo diogu guk, orain, artistaren ibilbide profesionala erakusten duten 150etik gora argazkik eta objektuk osatutako sorta hautatuari, zeina baita Grooverren sorkuntza-prozesu bereziaren gaineko ikerketa zabal baten emaitza.
Kontu handiz hautatutako obra sorta horren bidez, Émilie Delcambre Hirsch eta Tatyana Franck komisarioek Grooverren prozesu artistikoa erakutsiko digute eta aditzera emango dute haren lanaren izaera esperimentala eta argazkilaritza modernoan duen eragina.
2023ko uztailaren 21etik azaroaren 12ra
Asteartetik igandera: 12:00-14:00 | 16:00-20:00
— Bisita gidatuak doan igandeetan (17:30etan euskaraz eta 18:30etan gaztelaniaz). Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da 943 251937 telefono-zenbakian, aretoan bertan edo hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus helbidean.
Kutxa Kultur ArteguneaAndre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia Sarrera librea |