Zazpigarren urteurren honetan, Cristina Enea parkea kontzertu, DJ, merkatu eta haurrentzako jarduerez beteko da berriz ere festa giro ederrean. Glad is the Day jaialdiak musika aniztasuna ospatuko du Cristina Enea parkean, jatorri ezberdineko talde eta artistez beteko dena.
Dabadabaren bidez kudeatzen den merkatu txikiak 50 saltoki izango ditu, denetarik: vintage dendak, tokiko talentuen sorkuntzak (Neela, Haizea Arranz, Nerea Lurgain eta Nahia Salaberria, Kutxa Kultur Modakoak).
Donostia Kulturak, Dabadabak eta Le Bukowskik antolatua, Kutxa Fundazioaren, Tabakaleraren eta Keler-en laguntzarekin.
Abuztuak 27, igandea | 11:30 < 20:30
Lekua: Kristina Enea parkea. Donostia / San Sebastián
Sarrera doan