Dantz Festival 2023 ere Kutxa Fundazioan (Tabakalera) egiten da:
Abuztuak 22 | 17:30 | doan
Mahai ingurua Dantz Festival 2023: Igarotzea eta denbora-eza. “Euskal Herriko musika elektronikoaren historia eta iragana”. (+)
Abuztuak 24 | 21:00 | sarrera
Thing proiektu berritzailea eta aitzindaria da estatu mailan, eta 5 ekoizlek aldibereko inprobisazioa egingo dute. Zuzeneko formatu berritzailea eskaintzen du, publikoari musika elektronikoaz gozatzeko aukera ematen diona, orain arte jaialdi eta eta klubetan ikusi dugunaren guztiz bestelakoa.
Proiektu hau, gainera, Dantz 2023 Jaialdiaren ildo editorialari lotuta dago. Bertan, Igarotzea eta denbora-eza dira ikuspegi nagusiak. Ezaugarri nagusi bat garai desberdinetako artisten konbinazioa da, makina analogikoak erabiliz. Hori aurkezpen bakar eta aurrekaririk gabea da, eta ezingo litzateke berriro errepikatu.
Artistak: Another Machines, Error Etica, Izar5, Pina eta Vema Diodes. (+)
Abuztuak 22tik 27ra | Tabakalera zentroaren ordutegia | doan
Erakusketa: Igarotzea eta denbora-eza. “Euskal Herriko diskoteka eta musika elektronikoko jaien atzera begirakoa 90eko eta 00ko hamarkadetan”. (+)