Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxa Fundazioa-Gordailua bekaren bigarren edizioa jarri dute martxan, Arte Ederren eta Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritze arloan bikaintasunean prestatzeko jasangarritasunaren ikuspegitik.
Suitzako Museo Nazionaleko Bildumen Zentroarekin lankidetzan, 30.000 euro eta 12.000 franko suitzarrez hornitua, Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da, Gipuzkoako kultura-ondarearen kontserbazioa, ikerketa, berrikuntza eta sozializazioa sustatzeko helburuarekin.
Beka eskatzeko epea: 2023ko apirilaren 3tik, 9:00etan, 2023ko apirilaren 21 arte, 14:00etan.