Parte-hartze handiena Euskadikoa izan da Irun Hiriko Sarietan

- 2023/04/27(e)an argitaratuta
- Argitalpenak
- Berriak
Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 45. ediziora 331 lan aurkeztu dira guztira; horietatik 182 gaztelaniazko eleberria modalitatean, 111 gaztelaniazko poesian, 21 euskarazko eleberrian eta 17 euskarazko poesian.
Obren jatorriari dagokionez, partaidetza handiena Euskadik izan du (% 24), eta ondoren Madrilgo Erkidegoak (% 18); beraz, azken urteetako joera, Madril buru zenekoa, hautsi egin da. Horien atzetik daude Andaluzia (% 15), Katalunia (% 10), Valentziako Erkidegoa (% 10), eta ondoren Nafarroa, Gaztela-Leon, Murtzia, Galizia, Gaztela-Mantxa, Kantabria, Asturias, Aragoi, Extremadura, Kanariak, Balear Uharteak eta Errioxa, ordena horretan.
Euskaditik aurkeztutako lan guztietatik, gehienak Gipuzkoatik etorri dira, % 70, baita euskaraz aurkeztutako lanen % 65 ere..
70.000 € banatuko dira saritan, eta lan irabazleak argitaratu egingo dira.
Olerki modalitatean errima, neurri eta gai askeko lanak aurkez daitezke, baina gutxienez 800 bertsokoak; saria 15.000 euro eta garaikurra. Eleberri modalitatean, gai eta narrazio askeko lanak, gutxienez 150 foliokoak; saria 20.000 euro eta garaikurra. Saritutako lanak editatu eta argitaratu egingo dira, eta hori da literatura-sorkuntza eta zabalkundea sustatzea helburu duten sarion beste ezaugarri garrantzitsu bat. Gainera, epaimahaiak beretzat gordetzen du Aipamen Bereziren bat egiteko eskubidea.
Sarien edizio honetarako epaimahaia honako hauek osatzen dute:
- Gaztelaniazko eleberria: Luisa Etxenike Urbistondo, Aixa de la Cruz Ventosa, Jon Bilbao Lopategi.
- Euskarazko eleberria: Jon Martin Etxebeste, Joxe Mari Iturralde Uria, Arantza Urretabizkaia Bejarano.
- Gaztelaniazko olerkia: Manuel Rico Rego, Antonio Colinas Lobato, Raquel Lanseros.
- Euskarazko olerkia: Lourdes Otaegi Imaz, Ibon Egaña Etxeberria, Felipe Juaristi Galdos.
Obra irabazleak erabakitzeko eta irabazleak izendatzeko ekitaldia Irungo udaletxean osoko bilkuren aretoan egingo da irailaren 9an. Sari-banaketa azaroaren 24an izango da, baita Irunen ere.
• Irabazleen aldarrikapena 2023ko irailaren 9an.
|