k
u
l
t
u
r

Euskadi eta Katalunia arteko musika-konexioa | Julen + Ramona’s First Evil Boyfriend

compartir


Kutxa Fundazioaren Kutxa Kultur Musikak eta “Taller de Músics”-k Bartzelonan aurkeztuko dute beren lankidetza-proiektua, bi kontzerturekin. Apirilaren 14an (ostirala) eta 15ean (larunbata), bi euskal talde (Julen eta Ramona’s First Evil Boyfriend) Musika Tailerrean arituko dira, Cabal Musical, Paula Peso eta Núria Duran proiektutik sortutako bi banda katalanekin.

Bi kontzertu horiek 2022ko ekaineko lehen asteburuan hasi zen proposamen baten jarraipena dira. Danelsi eta Núria Duran talde kataluniarrak Donostiara joan ziren Kutxa Kultur-en emanaldia egitera, orain Kataluniara joango diren bi euskal bandekin batera. Trukearen helburua da bi lurralde horietan sortzen ari den talentua sustatzea eta publiko berriei ezagutaraztea.

Emanaldiak 19:00etan izango dira eta sarrera librea izango da, leku-kopurua bete arte. Lekua: TALLER DE MÚSICS 24 _C. de la Cendra, 24 _ 08001 Barcelona


PROGRAMA 

→ 2023ko apirilaren 14a, osteguna | 19:00

Ramona’s First Evil Boyfriend: Andreak eta Josemari jaunak konfinamenduan eratutako bikotea.
Núria Duran: Bartzelonako artista bat da, duela hamar urte bere bizipenak kanta bihurtzen dituena.

 

 

 

→ 2023ko apirilaren 15a, larunbata | 19:00

Julen: Julen Leturiondo gaztearen proiektu artistiko pertsonala, boskote formatuan aurkeztua.
Paula Peso: Cabal Musical proiektuaren barruan 2017an lehen EP grabatu ondoren, orain Teach You Right (Autoedizioa, 2020) diskoa aurkezten du, duo formatuan, Omar Gonzálezekin.

 

 

 

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color