k
u
l
t
u
r

ZientziaKutxa 2023. Gorri bizia | hitzaldi-zikloa

  • 2023/02/21(e)an argitaratuta
  • Plaza

compartir


Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroak ZientziaKutxa hitzaldi-zikloa programatu dute berriro.

Zientzialari ospetsuak, aldi berean komunikatzaile handiak, Kutxa Fundazioaren Ruiz Balerdi aretoan izango dira, gaurkotasun zientifikoa edo interes soziala duten gaiei buruzko dibulgazio-hitzaldiak eskaintzeko. Hitzaldiak, euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, doakoak dira, ez dago izena eman beharrik eta herritar guztiei irekita daude; streaming bidez jarraitu ahal izango dira Kutxa Fundazioaren Youtube kanalean: ZientziaKutxa 2023 

Kolore gorriaren forma bizienak eta oroitarazleenak nabarmen ageri dira ZientziaKutxa zikloaren edizio honetan, hortik “Gorri bizia” aurtengo izena. Kolore gorriak aktibazio neuronal nabarmena eragiten du, eta efektu hori naturako hainbat elementutan eta ezagutza zientifikoko arlo ezberdinetan islatzen da. Adibidez, geologoak liluratzen dituen sumendi aktiboetako labaren kolore hipnotikoak, burdin oxidoaren presentzia ezkutatzen du. Tamborako sumendiaren leherketaren eta “udarik gabeko urte” haren ondoren, asmatu zuen, hain zuzen, Polidorik, Byron-en mediku pertsonalak, banpiroa. Banpiroaren pertsonaiak gogotik edan du odolaren mistikatik, gorriaren beste ikono nagusietako batetik, alegia. Kolore gorria, halaber, berotze globalarekin eta klima-aldaketak eragindako agertoki posibleekin ere lotzen da, eta horrek guztiak gure planetako bizitzaren iraunkortasunari buruzko hausnarketa egitera bultzatzen gaitu.

Lehen hitzordua ostiral honetan bertan, otsailaren 24an, izango da Juana Vegas geologoarekin. Vega Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuko (IGME) Ondare eta Geoaniztasun ikerketa-taldeko koordinatzailea da eta “Volcanes que cambian la vida” hitzaldia eskainiko du. 2021ean La  Palma uharteko sumendiaren erupzioaren larrialdi-taldean parte hartu zuen, eta egun, berreskuratze-fasean lanean dihardu hainbat ikerketa-proiekturekin. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta bere helburua sumendi aktiboekin bizitzeak duen garrantzia erakustea eta haren prozesuak eta denborak ulertzea izango da, XXI. mendean sumendi leku diren lurraldeen ekonomia eta gizartea berreskuratzeko.

Martxoaren 10ean, José Ramón Alonso neurobiologiaren txanda izango da. Salamancako Unibertsitateko katedraduna eta Gaztela eta Leongo Neurotzientzien Institutuko ikertzaile nagusia da Alonso eta “Entrevista con el vampiro sobre neurociencia” hitzaldia eskainiko du. Banpiro batekin hitz egin ahal izango bagenu, seguru asko gure garunarekin zerikusia duten gaiez arituko litzaiguke: hilezkortasunaren nahia, desberdinak eragiten digun erakarpen eta higuina,  gaixotasunak eragindako estutasuna, sedukzioa eta maitasuna, edota odolaren indarra deritzogun hori. Alonso dibulgatzaile emankorra da, eta 50 liburutik gora argitaratu ditu. Neurozientziari buruzko bere blogak (jralonso.es) milioika bisita jasotzen ditu urtean, eta erreferentzia da gaztelaniadun komunitatearentzat depresioari eta autismoari dagokienez.

Maiatzaren 12an beste hitzaldi bat izango da Elisa Sainz de Murieta UPV/EHUko irakaslearen eta BC3 Basque Centre For Climate Change ikerketa zentroko ikertzailearen eskutik: Klima-aldaketa: guztioi dagokigun larrialdia?. Industria-iraultzaren aurreko garaietatik berotegi-efektua eragiten duten gas ugari isuri ditugu atmosferara, eta horrek tenperatura globalaren edota itsas mailaren igoera eragin ditu. Aldaketa horiek guztiek eragina dute gizartean, ekonomian eta ingurumenean. Baina, klima-aldaketa guztioi dagokigun larrialdia al da? Hitzaldi honen helburua galdera horri zientziaren ikuspegitik erantzutea da. Horretarako, arazoaren jatorria eta orain arte izandako aldaketak aztertuko dira, etorkizunean gerta daitezkeen agertokiak uztartuko dira eta inpaktuei aurre egiteko aukera batzuk aurkeztuko dira.

Hitzaldiak Kutxa Fundazioaren Ruiz Balerdi Aretoan (Tabakalera, 4. solairua):

 

 

Hitzaldietara sarbidea:

Hitzaldiak libreak eta doakoak dira eta ez dago izena eman beharrik.

Halaber, streaming bidez jarraitu ahal izango dira Kutxa Fundazioaren Youtube kanalean: Zientziakutxa 2023

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color