k
u
l
t
u
r

Katapulta Tour Gipuzkoak bere programaren VIII. edizioa aurkeztu du

compartir


Prestakuntzako programa bat eta entseatzeko espazioak izango dira Katapulta Tour Gipuzkoaren VIII. edizioko berritasun nagusiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Gazteria Departamentuak eta Kutxa Fundazioak sustatzen duten musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa, eta aurten 65 emanaldi izango ditu. Edizio honetan, aurkeztutako proiektuen errekorra gainditu da.

Katapulta Tour Gipuzkoaren asmoa da balioan jartzea eta sustatzea Gipuzkoako talentuak, arreta berezia jarrita gazteetan, musikaren eta arte eszenikoen esparruan, eta laguntzea Gipuzkoako eszena dinamizatzen, klubak eta antolatzaileak babestua. Gainera, zortzigarren edizio honetan, zirkuitua programa bihurtu da eta ohiko kontzertuez gain prestakuntzako programa bat egongo da eta entseatzeko espazioak erabilgarri izango dituzte hautatutako proposamenek, are gehiago babesteko profesionalizaziorako bidean. Gainera, aurten, Kutxa Fundazioko Kluba aretoa ere espazio eszenikoen artean izango da.

Aurtengo edizioan hamar artistak parte hartuko dute, zortzik musikaren atalean: Amaterra, Bamms, Ithaka, Muzak, Nakar, Olana Liss, Ramada Inn eta Siglas; eta bik arte eszenikoetan: Barrexerka eta Iago Magoa.

Prentsa oharra HEMEN

Artisten informazioa HEMEN

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color