k
u
l
t
u
r

Lan eskaintza | STEAM proiektuen arduraduna

  • 2023/01/10(e)an argitaratuta
  • Berriak

compartir


Kutxa Fundazioaren estrategia berriaren esparruan, “Gaitasunak piztuz” izendatutako lan lerro berri bat sortu dugu, eremu digitalean, Kutxa Fundazioaren guneetan eta Gipuzkoako Lurraldean, eta zehazki eskola eremuetan zabalduko dena.

Hainbat hezkuntza-eragilerekin lankidetza sustatzeko konpromisoa hartu dugu, diziplina arteko ikuspegi batetik eta metodologia esperientzial eta aktiboen bitartez ikasgelatik kanpoko ikasketa-eremuetan ikasteko aukera berriak sustatzeko. Gure helburua da kontzientzia soziala eta ekologikoa elikatzea, pentsamendu kritikoa sustatzea eta STEAM bokazioak inspiratzea.

Honekin batera, Gipuzkoako nerabe eta gazteek beraien talentuak eta zaletasunak identifika ditzaten eta euren bokazio profesionalak inpaktua duten ibilbideetara bidera ditzaten, tresna eta laguntzak sortuko ditugu.

Apustu berri honen garapenean lagunduko digun kide berri baten bila gaude lantaldea osatzeko, baldintza hauek betetzen dituena:

  • 5 urteetako esperientzia hezkuntza proiektu berritzaileen diseinuan zein kudeaketan.
  • Ikaskuntza-eredu eta metodologia berriak garatzen esperientzia izatea.
  • Hezkuntza sistema eta hezkuntza-komunitatearen eragileen ezagutza izatea.
  • Goi-mailako ikasketak izatea pedagogia edota hezkuntzarekin lotuta.
  • Euskara menderatzea eta ingeleran ulermena eta oinarrizko komunikazioa bermatzea.
  • Pentsamendu kritiko eta eraldaketa eko-soziala sustatze alde lana egiteko konpromisua izatea.

Honetaz gain, baloratuko da:

  • STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika) metodologian ezagutza edo esperientzia izatea.
  • Talentuen identifikazioan eta orientazioan jakintza edo esperientzia izatea.
  • Gazteek etorkizuneko erronkei modu autonomoan erantzuteko tresnak sortzen lagundu izana.
  • Irakasle gisa esperientzia izatea.

Lanpostu hau lortuko duen pertsonari hurrengo eskaintza egiten zaio:

  • Gipuzkoako gizartearekin konprometituta eta eraldaketa prozesuan dagoen erakunde bateko kide izatea, berrikuntzaren aldeko apustua egiten duena.
  • Hezkuntzako proiektu berri eta eraldatzaileetan lana egitea.
  • Pentsamendu kritikoa eta konpromisu eko-sozialaren alde lana egingo duen talde bateko kide izatea.
  • Kontratu mugagabea eta profesionalki garatzeko aukera.
Zure CV bidali dezakezu helbide honetara: pertsonala@kutxa.eus

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color