k
u
l
t
u
r

Eraldeak liburuaren aurkezpena

compartir


Kutxa Fundazioak Eraldeak. Donostiako Inauteriak XIX. mendean (egilea: Juan Antonio Antero Aranzamendi) aurkeztuko du, Dr. Camino Institutuko “Temas donostiarras” bildumako 43. argitalpena.

Liburuak, elebitan argitaratuta (euskara eta gaztelania), Donostiako XIX. mendeko inauterien historia kontatzen du, konpartsak eta kabalgatak deskribatzen dira eta bertsoak eta olerkiak transkribatzen dira. Gainera, liburuan argitaratzen diren partiturak entzuteko aukera eskaintzen du QR sistemaren bidez.

Idazleak aurkeztuko du liburua datorren asteazkenean, urtarrilaren 25ean, 19:00etan, Kluba aretoan) (Tabakalerako 1. solairua). Egilearekin batera, liburuko hainbat doinuren musika-egokitzapenak egin dituen Joxe Mari Oiartzabal maisua egongo da. Eta eurekin batera, saxofoiz eta gitarraz osatutako hirukotea, eta liburuan argitaratutako doinu batzuk interpretatuko dituzte.

Hortaz, Eraldeak. Donostiako Inauteriak XIX. mendean. Istorioak, eraldeak, bertsoak, poesiak eta musikak liburua, irakurtzeko liburua ez ezik, entzuteko liburua ere bada; jaia ezagutzeko, baina, batez ere, jaiaz hobeto gozatzeko liburua.

Liburuak, gainera, liburuan argitaratzen diren partiturak entzuteko aukera eskaintzen du QR sistemaren bidez.

Aurkezpenean, Juan Antonio Antero liburuaren egilearekin batera, liburuko hainbat doinuren musika-egokitzapenak egin dituen Joxe Mari Oiartzabal maisua egongo da. Eta eurekin batera, saxofoiz eta gitarraz osatutako hirukotea, eta liburuan argitaratutako doinu batzuk interpretatuko dituzte.

Deskargatu liburua HEMEN

Sarrera librea aforoa bete arte

 

               

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color