k
u
l
t
u
r

2023ko Jazzaldia: tokiko taldeak hautatzeko kontzertuak

compartir


58 Jazzaldia 2023ko uztailaren 21etik 25era garatuko da, eta aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Hala, hasiera batean, behin-betiko zerrenda osatzeko, 15 emanaldi eskainiko dira jendaurrean.

Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituarekin.Helburua musikaren eta arte eszenikoen arloetan talentu gipuzkoar gazteak bultzatzea du Katapulta Tour Gipuzkoak, eta aldi berean, Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei zein antolatzaileei laguntza emanez.

Hauek dira Kutxa Kultur Klubean egingo diren kontzertuak (1. solairua, Tabakalera):

2023 urtarrila 26 | 19:30 | Nordeste Hirukotea (+)
2023 urtarrila 31 | 19:30 | Mikel Legasa´s Quintet (+)
2023 otsaila16 | 19:30 | Aldakan (+)
2023 otsaila 23 | 19:30 | Ura Bikotea (+)
2023 martxoa 09 | 19:30 | Motelas (+)

INFORMAZIO GEHIAGO: JAZZALDIA.EUS

 

Itxi
Itxi
ico-facebook-color ico-twitter-color ico-googleplus-color